GEHIGARRIAK

Gaur egun, garagardo enpresa handi askok, beraien produktuak oso urrutira garraiatzen dituzte eta kalitatea ahal den egonkorrena mantentzearren, gehigarriak erabiltzen dituzte. Gehigarriak erabiltzearen arrazoia ez da hau bakarrik, produktuaren itsura edo espezifikazioak hobetzeko ere erabili ohi dira.

Hurrengo lerroetan, espainiar estatuan eta garagardogintza sektorean baimenduta dauden gehigarrien zerrenda ikusi dezakezue.

1.- Koloratzaileak:

  – Karamelua E-150

2.- Oxidazioa ekiditeko:

  – Anhidrido sulfurosoa eta hau sortzen duten produktuak E-220 (SO2 kopurua ezin izango da 30 mg/l baino altuagoa izan garagardoan).

  – Azido askorbikoa E-300

  – Askorbato soditoa E-301

3.- Egonkortzaileak:

  – E-405: 80 mg/l gehienez. Aparra egonkorzeko erabiltzen da.

  – E-407

  – E-414

Garagardo batek, hauetako gehigarri bat izan ezkero, beraren etiketan jartzea derrigorrezkoa da.

Gehigarri hauez gain, badaude prozesuan zehar gehitzen diren beste produktu kimiko batzuk, baina bukaerako produktuan agertzen ez direnez, ez dira gehigarri bezala kontsideratzen, eta ez dute zertan etiketan lehengai bezala zertan ageri. (Adibidez: Enpresa handi askok azido fosforikoa erabiltzen dute uraren pH-a kontrolatzeko, baino bukaerako produktuan ageri ez denez, ez da zertan etiketan honi buruz ezer esan behar).

Garagardo natural bat ekoiztean ordea, ez da horrelako produkturik gehitzen.

ORDEZKOAK

Orain arte lau lehengai desberdin ikusi ditugu; ura, malta, lupulua eta legamia. Esana dugun bezala, 1516. urteko lege alemaniarra jarraituz ekoiztutako garagardoak lau lehengai hauek bakarrik erabiliz egiten dira.

Lege hau jarraitzen duten garagardo fabrika kopurua gaur egun ordea gutxiengo bat da, ordezkoak eta gehigarriak erabiliz beraien prozesuetan. Gaurkoan, ordezkoez jardungo gara.

Gaur egun, munduko % 90 baino garagardo enpresa gehiagok ORDEZKOAK erabiltzen dituzte. Malta jatorria ez duen azukre edo almidoi iturri bezala erabiltzen den lehengaiari deitzen zaio ordezko.

Ordezkoak egoera likido edo solido bezala aurki ditzakegu.

Ordezko likidoak normalean garagar aleak erabiliz eginiko jarabe kontzentrantuak izan ohi dira.

Ordezko solidoak ordea, malteatu gabeko zerealak izaten dira. Arroza eta artoa izanik gehien erabiltzen direnak. Arroza erabiliz ekoizturiko garagardoek zapore suabeagoa eta lehorragoa izaten dute. Artoa erabiliz ekoizturikoek ordea, zapore suabeago eta bereziago bat.

Artoa

Normalean, ordezko hauek duten karbohidrato portzentai ekarpena ez da %25-ekoa baino handiagoa.

Adibidez, enpresa desberdinek %25 artoa eta %75 garagar malta erabiltzen dute gargardoa egiteko.

Ordezko solido hauek, malteatze prozesurik jasan izan ez dutenez, malta baino merkeagoak dira. Ordezkoak erabiltzearen helburua ez da beti kostuak merkeagotzea, produktuari berezitasun bat ematea ere izan daiteke, baina hau, enpresaren filosofiaren baitan dago.

LEGAMIA

Familia: Endomicetacea

Azpifamilia: Saccharomycetcidea

Jeneroa: Saccharomyces

Legamia da muztioaren azukrea hartziduraren bitartez alkohol eta CO2-an bihurtzen duen mikroorganismo zelulabakarra (Tamaina: 5-14 mikra). Garagardoa ekoiztean bi legami mota bereiz ditzakegu:

1.- Saccharomyces cerevisiae (Azaleko hartzidura)

     Belgikako garagardoak, garizko garagardoak, Stout, Porter… moduko garagardoak egiteko erabilia. Legami mota honek 15-25 ºC bitartean egiten du lana.

S.cerevisiae

2.- Saccharomyces carlsbergensis (Oineko hartzidura)

Pilsner eta Lager bezala ezagutzen diren garagardoak egiteko erabilia. Kasu honetan, 5-15 ºC bitartean ematen da hartzidura.

  S.carlsbergensis

Garagardo desberdinak sailkatzean erabiltzen den lehendabiziko kriterioa, legamia azaleko edo oineko hartzidura egiten duen taldekoa den da. Halare, bi talde hauen barnean, legami “zepa” desberdin ugari dago, hauetako bakoitzak, garagardo bakoitzari ezaugarri bereizgarriak emanez. Erabiltzen den legami motak garagardoan duen garrantzia oso handia da. Garagardoen sailkapenari buruz hitz egiten dugunean sakonduko dugu gehiago legami mota ezberdinen inguruan.

LUPULUA

Lupulua erabiltzearen helburua hasiera batean mikroorganismo batzuen aurkako bere ekintza mikrobiologikoarekin zerikusia zuen seguruenik. Hasiera batean garagardoa egitean erabiltzen ziren landareetatik, lupuluak bakarrik lortu du onarpen global bat, eta gaur egun, ezinbesteko lehengai bat da garagardogintza sektorean.

LUPULUARI BURUZKO DATU GARRANTZITSUAK

Lupulua (Humulus lupulus) Cannabiacea familiako landare dioiko bat da eta infloreszentzi emea erabili ohi da (Kono formakoa, ikusi beheko argazkia) erretxina eta olio esentziak eskuratzeko. Lehenengoen bitartez garraztasuna ematen diogu garagardoari, bigarrengoek ordea, lupuluaren usain bereizgarria ematen diote garagardoari. Lupulu landareekin lan egiten duten nekazariek, landare emeekin bakarrik egiten dute lan, hauek baitira garagardoa egiteko lupuluaren infloreszentzia ekoizten dutenak, landare arrak kenduz.

Garagardoa ekoizteko prozesuan, momentu desberdinetan gehitu daiteke lupulua, gehiketa honekin lortu nahi duguna zer denaren arabera. Muztioaren egosketa hasieran, bukaeran, edo “Dry Hopping” izeneko teknika ere erabiliz eginiko gehiketa baten bitartez.