Gaur egun, garagardo enpresa handi askok, beraien produktuak oso urrutira garraiatzen dituzte eta kalitatea ahal den egonkorrena mantentzearren, gehigarriak erabiltzen dituzte. Gehigarriak erabiltzearen arrazoia ez da hau bakarrik, produktuaren itsura edo espezifikazioak hobetzeko ere erabili ohi dira.
Hurrengo lerroetan, espainiar estatuan eta garagardogintza sektorean baimenduta dauden gehigarrien zerrenda ikusi dezakezue.
1.- Koloratzaileak:
– Karamelua E-150
2.- Oxidazioa ekiditeko:
– Anhidrido sulfurosoa eta hau sortzen duten produktuak E-220 (SO2 kopurua ezin izango da 30 mg/l baino altuagoa izan garagardoan).
– Azido askorbikoa E-300
– Askorbato soditoa E-301
3.- Egonkortzaileak:
– E-405: 80 mg/l gehienez. Aparra egonkorzeko erabiltzen da.
– E-407
– E-414
Garagardo batek, hauetako gehigarri bat izan ezkero, beraren etiketan jartzea derrigorrezkoa da.
Gehigarri hauez gain, badaude prozesuan zehar gehitzen diren beste produktu kimiko batzuk, baina bukaerako produktuan agertzen ez direnez, ez dira gehigarri bezala kontsideratzen, eta ez dute zertan etiketan lehengai bezala zertan ageri. (Adibidez: Enpresa handi askok azido fosforikoa erabiltzen dute uraren pH-a kontrolatzeko, baino bukaerako produktuan ageri ez denez, ez da zertan etiketan honi buruz ezer esan behar).
Garagardo natural bat ekoiztean ordea, ez da horrelako produkturik gehitzen.