Astelehenean komentatu nizuen bezala, larunbatean ekialdeko jatetxe batetara joan nintzen afaltzera. Janari motagatik aukeratu genuen jatetxea eta ez nuen espero inolako garagardo interesgarririk aurkitzea, baina horrelako jatetxeetan aurkitzea ohituta nagoen garagardo eskaintza baina handixeagoa zuten eta gerezi Lambic garagardo bat eskatu nuen.
Garagardo mota honetan, gerezi kutsua da gehienbat gainontzen dena, heltze prozesu luzean oinarrizko garagardoari gehitutako gerezi kopuruagatik. Nahiz eta hau horrela izan, ez gara jendeak askok pentsa dezakeen bezala, garagardo gozo batetaz hitz egiten ari, oinarrizko garagardoa oso lehorra eta azidoa baita.
Jateko ikaragarri gustatu zitzaizkidan oilasko bularki batzukin hasi nintzen, saltsa gozo batek estaltzen zuen oilaskoa eta garagardoak eskaintzen zion fruta kutsua oso ongi zetorkion.
Izokina hartu nuen bigarren plater bezala, arroz txuriaz lagunduta. Inoiz jan dudan izokirik hoberena izan zen larunbatekoa, izokinak normalean jatera ohituta nagoen izokinek baino gantz gehixeago zuen eta saltsa berezi (ez dakit zer zen…) ikaragarri batekin egina zeon. Garagardo honek duen azidotasun puntuak mokadu batetik bestera ahoa garbitzen (gantza kendu) laguntzen zuen eta garagardoaren mikatztasun bajuak izokinaren ezaugarriak desberdintzen uzten zuen. Ahate edo antzar haragia ere aukera ona litzateke garagardo mota honekin batera hartzeko arrazoi berberagatik.
Garizko alemaniar garagardo bat agian egokiagoa litzatekeela uste dut afaldutako janariarekin, saltsak nire gusturako nahiko pikanteak baitzeuden, baina horrelakorik ez zegoen beraien garagardo eskaintzan.
Probatu al duzue zuek Lambic Kriek garagardorik? Zein janarirekin batera hartu zenuten?