Liberty Ale garagardoa San Francisco-n kokatua dagoen ANCHOR Brewery garagardo enpresak ekoizturiko IPA estiloko garagardoa da. 1896. urtean ireki zituen ateak Anchor-ek Ernest F. Baruth-en eskutik. Jabe desberdinak eduki ditu enpresa honek ordu ezkeroztik, gaur egun 10 garagardo mota desberdin ekoizten dituztelarik.
Nahiz eta garagardo enpresak lehenago ireki zituen ateak, Liberty Ale garagardoa 1975. urtean hasi ziren ekoizten.
Jatorria: Anchor Brewery (San Frantzisko, EEBB)
Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.
Malta: Garagar malta argiak erabiltzen dira.
Lupulua: Garratztasun handiko garagardoa, Cascade lupulua erabiltzen delarik, eta baita “Dry Hopping” teknika.
Kolorea: Anbar kolorea.
Alkohol edukia: % 5,9 bolumenean.
Anbar koloreko garagardoa, apar txiki-ertaina duena. Gardena ez den garagardo bat da, malta flaborekoa, eta fruita usainak nabari daitezke. Bukaera oso lupulatua du, garratztasuna eta “Dry Hopping”-a dela eta oso nabarmenak diren lupulu usainengatik.