K.A. 884 urtea
Asurbinapal Asiria-ko erregeak, bere herria potentzia handi batean bilakatzen du eta Kalah-n jauregi bat eraikitzen du presoen eskulana erabiliz. Jauregi hau 7000 pertsonekin eginiko afari batekin inauguratu zen. Festak 10 egun iraun zituen eta garagardo ugari edan zen.
Asurbinapal ehizean |
K.A. 440 urtea
Herodoto greko famatuak, Zythos egiptoarren edariari buruz idatzi zuen bere kroniketan (77. atala, 2. liburuan). Edari hau nola edaten zuten komentatzen du eta baita gaixotasun batzuen aurka eta eskorpioiaren ziztadaren aurka sendagarri bezala gomendatzen zen.
Jenofonte-k ere Anabasis liburuan armeniarrek garagardoarekin zuten harremanaz hitz egiten du.
Teofastro grekoak, K.A. 300. urteko “Landareen historia” liburuan grekoek kontsumitzen zuten Zythos egipziarrari buruz idatzi zuen.