GARAGARDOA EKOIZTEN: Muztio hozketa

Trub-aren banantzearen ondorengo pausua garagardo ekoizpen prozesuan muztioaren hozketa da. Une honetan muztioa 90 ºC inguruan egongo da, eta hurrengo pausua hartzidura egingo duen legamia gehitzea izango denez, beharrezkoa izango da tenperatura hau legamiak onartzen duen batetaraino jaistea.

Hozketa hau xaflazko bero trukatzaile baten bitartez egin ohi da. Honek elkarren ondoan eta egitura itxi bat osatzen duten xafla ugari ditu, non muztioa 90 ºC tan sartzen den eta ur hotzarekin baina zuzeneko kontaturik izan gabe (ur hotzak xaflaren pareta baten aldean dago eta muztioa beste aldean) hozten dena.

Xaflazko bero trukatzailea (Kolonia, Alemania)      

 Muztioa hartzidura ontzietara 10 ºC inguruan joango da oineko hartziduraz ekoizturiko garagardoen kasuan eta 18ºC inguruan azaleko hartziduraz ekoizturikoen kasuan.