AKORDE ZAPOREA: GAUTXORIA – SU TA GAR

Tarte berri batekin natorkizue gaurkoan, idatziari pixka bat protagonismoa kendu eta beste zentzumen batzu estimulatzeko asmoarekin. Musikak garrantzi handia izan ohi du gure bizitzetan, edo hala da behintzat nere kasuan, horregatik, txoko bat eman nahi izan diot blog honetan.

Tarte honetan garagardoa aipatzen duten abestiak bilduko dira. Talde edo abeslari desberdinek zein momenturekin edo zein egoeratan izendatzen duten garagardoa ikusteko aukera izango dugularik.

Hasiera batean euskarazko abestiak agertuko dira, baina aurrerago beste hizkuntzetako abestiak ere edukiko ditugu.

Gaurko abestia: Gautxoria – Su Ta Gar

Diska: Sentimenak Jarraituz (1996)

 

Behin aipatzen da “Gagardoa” abesti honetan, lehengo parrafoan:

Etxetik irten naiz gaur ere.

Zeren bila? Ez dakit.

Norekin bukatuko dudan?

Ezin esan, ez du ere

garrantzirik.

Beti gertatzen zait berdina;

orduak joan ahala,

garagardoa esku batean

iluntasunak azkarregi du

aldegiten.

“Garagardoa” aipatzen den abesterik ezagutzen baduzu eta blogean agertzerik nahi izan ezkero, hurrengo posta elektronikoaren bidez jar zaitezke kontaktuan:

garagardoahotsa@gmx.com