Brouwerij De Molen

Browerij De Molen artisau garagardo ekoizleari eginiko bideo-elkarrizketa bat argitaratu zuen atzo Localbier artisau garagardo bilatzaileak eta zuekin elkarbanatu nahi dugu gaurkoan bideo hori:

Tapotz-gailua

Tapotz-gailua zer den azaltzeko asmoa dugu gaur blogean, edo agian ezagunagoa egingo zaizuen “bunging device” (ingeleraz) edo “spundapparat” (alemanieraz). My beautiful picture

Tapotz-gailua hartzidura ontzi zilindrokoniko itxietan aurki dezakegun tresna bat da. Heltze ontzi batzuetan ere erabili ohi da. Gailu honek garagardo ekoizleari hartzidura prozesuko presioa kontrolatzen laguntzen dio. Hau da, hartzidura prozesuan garagardoa naturalki (eta bigarren hartzidura bat botilan edo kupelean egin gabe) karbonatatu nahi badugu hartzidura prozesuan sortzen den CO2 gasaz, horrelako gailu bat erabili beharko dugu.  IMG_0159

Tapotz-gailuak hartziduran zehar izango dugun presioa zein den erabakitzen uzten digu,modu honetara, hartzidura 0,7 bar-eko presiopean ematea nahi badugu, argazkiko Tapotz-gailuan eskubi aldean (ura dagoen tokian) dagoen  “zutabetxoa” erregulatuz erabakiko dugu presio hau.

Hartzidurak aurrera egin ahal presioa igotzen hasiko da CO2 gehiago egongo baita, behin hartzidura ontziko presioa 0,7 baina altuagoa denean, Tapotz-gailuak CO2-a ihes egiten utziko du. Modu honetara, hartzidura ontzia (Tapotz gailuari esker) “itxita” egongo da 0,7 bar edo gutxiago dagoenean, eta “irekita” presioa altuagoa denean.

Tapotz-gailuak duen ur edukiontziak “air-lock” funtzioa besterik ez du egiten, hau da, ontzi barrura sustantzia edo elementu harrotzak sartzea eragozten du.

IMG_0160

Garagardoa heltzen du II. mundu gerrako bunkerretan Cantillon enpresak

Cantillon 1900. urtean sortu eta Bruselasen kokatua dagoen garagardo fabrika mitikoa da. Lambic estiloko ( berezko hartzidura ) garagardoak egiten adituak dira, mundu osoan zehar aurkitu ditzakegularik beraien garagardoak.

Ba 2011. urteaz geroztik II. mundu gerrako bunkerretan hasi da baita garagardo botila batzuk (8000 lehen urtean) heltzen. Jean Van Roy ekoizleak Reims-en kokatua dagoen Champagne enpresa bat bisitatu ostean izan zuen burutapen hau.

cantillon

cantillonbunker

Hori lortzeko Bruselasko hiriaren laguntza izan zuen, bere fabrikatik “gertu” zeuden bunker deserdinak bilatzen lagundu baitzion. Diotenez, zazpi bat gela omen daude, 15m2-koa bakoitza. Bertako tenperaturak neurtu omen ditu Jean Van Roy-ek eta 10ºC-koa da bajuena (neguan) eta 21 ºC-takoa altuena (udan).

30 urtetako kontratua sinatu du Jean-ek eta 3000-4000 botila urtean gordetzea da asmoa, 20 urtetan 80 000 botila inguru lortuz. Gehienbat Oude Gueuze botilak ari dira gordetzen baina lambic eta Lou Pepe Kriek botilak ere.

 

 

Argazkia: http://www.brusselnieuws.be/nl/nieuws/cantillon-bewaart-geuze-als-champagne-ondergrondse-bunkers