Port Brewing-en Hot Rocks garagardoa ekoizteko teknika bideoan

Gaurkoan oso interesgarria iruditu zaidan bideo bat dakarkizuet. Port Brewing-ek beraien “Stein beer” estiloko Hot Rocks garagardoa ekoiztean garagardo mota hau egiteko beraiek erabiltzen duten “teknika” ageri da bertan.

Stein beer garagardo estiloa eta honen izena garai batetan muztioa egosteko Alemaniako ekoizle batzuek erabiltzen zuten teknikari zor zaio. Muztioa egosteko, ikaragarri berotzen zituzten “harriak” botatzen zituzten heltze ontzira eta muztioak hauek ikutzean, muztioaren azukre batzuk karamelizatzea lortzen zen muztioa egosteaz gain.

Hona ba hemen Port Brewing-en “Stein beer” garagardoa ekoizteko erabiltzen duten teknika:

Azarofest Rotxapea

AZAROFEST ROTXAPEAk plan berezia dauka Arrotxapeako garagardozaleentzat gaurtik hasi eta larunbata arte: hemengo garagardoak, proiektu berriak, artisauak…

• Azaroaren 20an (Gaur), ostegunean, motorrak berotzeko, IPAR GORRI TABERNAN TXIKITA garagardoa ezagutzeko maridajea eginen da. Euskaraz izanen da, eta tabernan bertan izena eman behar da aurretik. (Maridajea Txikita garagardoaren egileek zuzenduko dute)

Azaroaren 21ean, ostiralean, “Euskal Herrian egindako garagardoak edanean” txokoa antolatuko da ERROTABERRI ELKARTEAN. Hemengo garagardo desberdinak ezagutuko dira: Arabatik BAIAS, Bizkaiatik BOGA, Gipuzkoatik ZERB, Nafarroatik NAPARBIER.

Arratsaldeko 7etatik aurrera, gaueko 10ak arte. Garagardoak edateko aukera, erosteko eta etxera eramateko ere bai, norberak janaria eraman dezake eta bertan arratsalde pasa egin lagunartean. (Ekitaldia irekia da, bazkideentzat zein auzokide guztientzat)rotxapea

•Azaroaren 22an, larunbatean, egun osoan zehar, GARAGARDO FERIA BASAJAUN, FELIZIANO, HAIZEA eta IPAR GORRI tabernetan. Lau garagardo eramanen dira: SAN FERMIN, MARBEL, NAPARBIER, TXIKITA, guzti-guztiak Iruñerrian egindakoak. Bono bat eskuratu ondoren, 4 garagardo+4 pintxo hartzeko aukera egonen da.

rotxafestGaragardoak dastatzeaz gain, Rotxaranga, trikitixak, txalapartak, Rotxa kantuz ere bertan izanen dira goizez zein arratsaldez.

Zombination

Zombination garagardoa Belgikako De Struise garagardo fabrikan Urriak 17an egin zen baina hemendik urtebetera prest egongo den nazioarteko kolaborazio bat da, non Europako 9 ekoizle desberdinek hartu duten parte.

% 17 alkohol kopurua lehenengo hartziduran eta urtebetez helduko da haritz egurrezko kupeletan. Garagardo honen bitxikerietako bat, errezetan erabilitako eztia da, kolaboratzaile bakoitzak bere eztia eraman baitu errezeta honi gehitzeko.

Kolaborazio honetan Oostvleteren (Belgika) herrian parte hartu duten ekoizleak:  De Struise Brouwers eta Brouwerij Alvinne (Belgika). Magic Rock, Beavertown eta Brodies (Erresuma Batua) . Kees BubbermanEmelisse) eta De Molen (Herbehereak). Haandbryggeriet Noruegatik eta Naparbier Nafarroatik.

Garagardo honen izena eta mota honetako kolaborazio hau egitearen “aitzakia” Zombier artisau garagardo banatzailearen 3. urteurrena izan da, ekoizle hauek Zombier-i nolabait egiten dioten “oparia” urte hauetan elkarrekin “hazten” laguntzeagatik.

Hona hemen ekoizpen egunean Belgian Smaak-eko kideek grabatutako bideoa:

 

 

Irungo artisau garagardo azoka

Joan den Urriak 18an Irunen Artekaña-k antolatutako artisau garagardo azoka ospatu zen. Bertako ekoizle ugari gerturatu ziren eta Localbier-eko lagunek bertan ikusitakoa filmatu zuten.

Gure inguruan gero eta artisau garagardo jaialdi gehiago antolatzen ari dira, Gasteizko Irardier-en ospatu zena duela gutxi izan baita ere, eta hau benetan poztekoa da!

Gaurkoan Irungo artisau garagardo azokan egon ez zinetenok bertan bizitakoaren zatitxo bat ikusteko aukera izango duzue Localbier-en bideoari esker. Gazteleraz dago, baina gure inguruko ekoizle batzuen hitzak (Gross, Gar and Gar, Morlaco Beer) zuengana iristearren eta ekimen hauek zabaltzearren bideoa zuekin elkarbanatzea erabaki dugu.

Hor doa!