NI ARTISAU GARAGARDO EKOIZLE BAT NAIZ! (I AM A CRAFT BREWER!)

Beno, gaurkoan estatu batuetan artisau garagardo ekoizle desberdinen artean egin duten bideo bat dakarkizuet, nahiz eta ingelesez izan, blog honetan toki bat eduki behar duela pentsatzen dut.

Bideo honetan, garagardo ekoizle txikiek, eskeintzen dituzten produktuen aldeko mezu bat bidaltzen dute, garagardo enpresa handiengandik bereizten dituzten baloreak eta ideiak zein diren azpimarratuz.

Azken finean, gizartearen edo kontsumitzaileen baitan dago artisau garagardo ekoizle txikien izatea, eta bideo honetan hori gogorarazten da.

Ea gustoko duzuen!

Oineko hartziduraz ekoizturiko garagardoak

 Garagardo mota hauetan hartzidura 7-15 ºC bitartean ematen da. Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoen aldean, hartzidura tenperatura bajuagoetan ematen denez, denbora gehiago behar dute prozesu hau amaitzeko.

Hartzidura ondoren, garagardo mota hauek asteak egoten dira heltze deposituetan, 0-5 ºC arteko tenperaturetan (garagardo fabrikaren arabera).

Garagardo hauek normalean 5- 10 ºC artean edatea gomendatzen da.

Argazkian ikus daitezke azpitalde desberdinak.

Oineko hartziduraz ekoizturiko gargardoen sailkapena

Hemendik aurrera, astean behin, iada  garagardoen sailkapena modu orokor batean ikusi dugunez,azpitalde bakoitza aztertzen joango gara gutxinaka, beraren bereizgarritasunak zein diren azalduz.

Pilsen, export, garagardo beltzak, bock… dira hartzidura mota honekin ekoizturiko garagardo batzu.

Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak

Garagardo desberdinen sailkapena modu desberdiñetan egin daiteke. Hemen aurkezten den sailkapena hartzidura mota kontuan hartuta garatutakoa da.

Hartzidura motaren arabera, bi talde bereiz ditzakegu:

(I) Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak (Ale bezala ezagutzen direnak)

(II) Oineko hartziduraz ekoizturikoak (Lager)

Talde hauen barnean, azpitaldeak aurki ditzakegu, ekoizturiko lurraldearen, erabilitako lehengaien eta ekoizpen prozesu motaren arabera.

Argazkian agertzen den sailkapena azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoena da. Ez dira estilo guztiak azaltzen, asko baitaude. Bihar oineko hartziduraz ekoizturikoei buruz hitz egingo dugu.

sailkapena

Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak, munduan ekoizten ziren lehen garagardo mota ziren.

Hartzidura 15-25 ºC bitartean ematen da, eta hartzidura tenperatura altu hauek direla eta, garagardo hauek usain bereziak izan ohi dituzte, fruitu antzeko usainak askotan.

Gargardo mota hauek, oineko hartziduraz ekoizturikoak baino tenperatura altuagoetan edaten dira 8- 15 ºC, oso hotzak edan ezkero ez baitira usain bereizgarri hauek nabaritzen.

GARAGARDO NATURALA

Bihar eta etzi garagardo mota desberdinen sailkapenari buruz hitz egingo dugunez, gaurkoan garagardo natural edo artisau bat ezagutzen ditugun garagardo komertzialetaz zertan bereizten den ikusiko dugu, prozesuko desberdintasun garrantzitsuenak zein diren azalduz.

Garagardo natural bat ekoiztean ez da gehigarririk erabiltzen.

Hartzidura eta heltze prozesua emateko, 4 aste behar izaten dira gutxienez garagardo naturalaren kasuan (oineko hartziduraz ekoizturikoen kasuan). Garagardo industrialak ordea, hartzidura ematen den tenperatura altuagoa dela eta, 2-3 aste behar izaten ditu. Jatorrizko dentsitatearen arabera, azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoek denbora gehiago edo gutxiago beharko dute hartzidura eta heltze prozesua egiteko.

Botilatu aurretik gainera, ez da garagardoa iragazten, eta horretaz gain, garagardoak ez du inolako tratamendu termikorik jasaten (beste garagardoek normalean pasteurizazio bat jasaten dute). Hau horrela izanik, garagardo natural batean legamiak garagardoan jarraitzen du, egun ezagutzen ditugun garagardoetan gertatzen ez dena. Honela, garagardo naturala produktu “bizi” bat dela esan dezakegu, legamiak nolabaiteko jarduera bat izanik.

Garagardo naturalek ez dute hainbeste anhidrido karboniko (botilan bigarren hartzidura bat ematen ez denean), ez baitzaie anhidrido karbonikorik gehitzen, duten karbonikoa, hartziduraren bitartez modu naturalean sortutakoa da. Botilan bigarren hartzidura bat eman ezkero (azukrea edo muztioa gehituz), anhidrido karboniko kopuru hau handiagoa izango da.

Garagardo natural bati egonkortzeko prozesu termikorik ematen ez zaionez, oso garrantzitsua da hau gordetzen dugun tenperatura. Garagardo natural bat 10 ºC-ko tenperatura baino hotzagoa den toki batean gordetzea gomendatzen da (estilo batzuk salbuespena dira), beraren propietateak ahal den hoberen mantentzearren.