BERRIAK: Nitrogenoa duen artisau garagardoa iada botilan kaleratu dute

Estatu Batuetako Coloradon kokatua dagoen “Left Hand Brewing Co.” enpresak nitrogenoa (Karbono dioxidoaz gain) duen artisau garagardoa iada botilan kaleratu du. Denbora luze bat zeramaten garagardo hau kañeroetan eskaintzen baina oraindik lortu gabe ziren hau botilan egitea. Denbora asko proiektuan lanean ibili ondoren, emaitza bezeroen eskuetan jarriko dute hurrengo astean.

Guinness Stout marka ezagunak ere nitrogenoa erabili ohi du, CO2-arekin alderatuz apar kremotsuago bat sortzen duena, burbuila txikiagoak sortzen baititu.

Ameriketako artisau garagardo enpresa honek botilan atera berri duen garagardoak Milk Stout Nitro du izena, eta Guinness-ek duen Sweet Stout garagardoarekin gertatzen den bezala, laktosa disakaridoa (glukosa eta galaktosaz osaturiko “azukre” bat) darama bere errezetan, ahoan garagardo suabeagoa egiten duena.

Hurrengo bideoan, garagardo hau nola botatzen den erakusten digute “Left Hand Brewing Co.”-ko kideek:

Informazio iturria: Chicago Tribune

6 GARAGARDO ZOZKETATUKO DIRA!

Arratsaldeon, Facebook-eko orrian galdera bat egin da: “Zein garagardo mota da gehien gustatzen zaizuena?”

Galdera hau erantzun eta Facebook-eko Garagardo Ahotsa orrian “Gustoko dut” markatuta duten guztien artean zozketa bat egingo da, irabazleak 6 garagardo botila (mota desberdinetakoak) lortuko dituelarik.

Epea: Otsailaren 29-an emango da jakitera irabazlearen izena blogean.

Garagardoak: Irabazleak, 10 garagardo mota desberdinen artean gustokoen dituen 6 aukeratuko ditu.

Irabazleak garagardoak etxean jasoko ditu, betiere, Euskal Herriko herriren batean bizi bada (Australiara normala den bezala, ezin bidaliko baititugu garagardoak).

 

Facebook-eko galderaren emaitza

Hona hemen joan den astean “Garagardo Ahotsa“-ren Facebook-eko orrian egin zen galderaren emaitza. Galderak hurrengo hau zioen: Zer eskainiko zenioke Olentzerori edateko, zure etxean opariak uzten harrapatu ezkero?

Gehiengo batek (%75) garagardoa eskainiko ziola erantzun du, % 20-ak ardoa erantzun duelarik.

Pasa al da Olentzero zuen etxeetatik? Zerbait edateko eskaintzeko aukera izan al duzue?

Egun ona izan!