EDALONTZIAK (VIII) : Goblet (edo Chalice)

Edalontzi oso interesgarriak dira Goblet edo Chalice bezala ezagutzen diren hauek. Argazkian ikusi daitekeen bezala, edalontzi hauen bereizgarriak aho nahiko zabala, gorputzaren altura antzekoa, eta gorputza eusten duen “hanka” dira.
Chalice edalontzia

Nahiz eta Goblet eta Chalice izenak edalontzi bera izendatzeko erabili, hauen arteko desberdintasuna edalontziaren paretaren loditasuna da, lehenengoak pareta finagoa duelarik. Edalontziaren paretaren gainkaldean ere urre edo zilar kolorez apainduta dauden edalontziak aurki ditzakegu.

Bi zentimetrotako aparra mantentzen duten edalontziak ere badaude, hau edalontzi barruko azpikaldean dituzten arraildura batzuei zor zaio, karbono dioxido nukleazio puntu batzuk sortzen dituena eta ondorioz etengabeko burbuilatxo korronte bat.

Edalontzi hauek Belgikako IPA, belgikako Strong Ale garagardo ilunak, Berliner Weisse, eta Belgikako Dubbel eta Quadrupel garagardo estiloak edateko egokiak dira.

 

"SELF-SERVICE" garagardo sistema

Dave Barronek, Britainia Handian dagoen taberna batetako jabeak, garagardoa zerbitzatzeko “Self-service” sistema bat jarri du. Bezeroek tiket bat erosten dute (gehienez 4 garagardo eskatzea baimentzen duena) makinan garagardoak eskuratu ahal izateko.

Garagardo edalontzi bakoitza normalean betetzen dutena baino gutxiago betetzen da, kontsumo ez arduratsu bat eman ez dadin. Azpimarratzekoa da baita, garagardoa modu honetan eskatzen duenak gutxiago ordaindu beharko duela.

Informazio iturria eta argazkia: BBC Brasil eta www.brejas.com

Carlton Draught-en iragarki bat

Duela urte batzuk  Australiako “Carlton Draught” garagardo enpresak egindako iragarki batekin natorkizue. Bideoan ikusi daitekeen bezala, jende dexente behar izan zuten iragarkia egin ahal izateko.
Bideo hau telebistan jarri aurretik, bideo “viral” bezala hedatzeko estrategia bat erabili zuten, hau da, bideoa interneten jarri eta jendeak bideo interesgarri bezala lagun eta ezagunekin sare sozialetan elkarbanatzea itxaron zuten.

SCHNEIDER WEISSE (Meine Blonde Weisse)

Gaur gehiago ezagutuko dugun garagardoa Alemaniatik dator eta blog honetako garagardo zozketan lortu daitekeen gargardoetako bat da.
Schneider Weisse garagardo fabrika garizko garagardo mota desberdinak ekoiztean dago espezializatua (9 garagardo desberdin). Garagardo hau ekoizteko erabiltzen den ura, harri jurasikoen gainean mugitzen den ura da.

Schneider Weisse – Tap 1- Meine Blonde Weisse

Jatorria: Kelheim, Alemania.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 12,5 ºP  

Malta: Gari eta garagar malta desberdinak.

Lupulua:  Garratztasun gutxi duen garagardoa.

Kolorea: Laranja argi-horixka.

Alkohol edukia: % 5,2 bolumenean.

Iragazi ez den garagardo bat da, apar asko eta iraunkorra duena. Platano usaina oso nabaria da, eta gari usain pixka bat ere bereizi daiteke. Ahoan gozotasuna nabari daiteke eta garratztasun suabeko bukaera du.