6 garagardo irabazi ahal izateko azken egunak…

Ekainak 30a izango dela 6 garagardo irabazi ahal izateko zozketan parte hartzeko azken eguna gogorarazten dizuegu. Horretarako, Facebook-en jarri genuen galderari erantzun eta gure Facebookeko orrian “Atsegin dut”klikatzea besterik ez duzuela egin behar gogorarazten dizuegu.

Uztailak 4an, zozketan parte hartuko duzuen guztioi dagozkizuen zenbakien zerrenda emango da jakitera blogean.

Uztailak 5ean (osteguna) ospatuko den ONCE-ko loterian irtetzen den azkeneko zifrek erabakiko dute nork irabaziko dituen zozketan geneuzkan 6 garagardoak.

Irabazleak aukeran edukiko dituen garagardoak honakoak dira:

1.- KROMBACHER (Horia, Pilsner estiloa)

2.- LIBERTY ALE (E.E.B.B.-tako azaleko hartziduraz ekoizturikoa)

3.- LEFT HAND BREWING MILK STOUT (Milk Stout beltza, ez da Nitro bertsioa, bertsio zaharra da)

4.- GUINNESS (Stout beltza)

5.- WEIHENSTEPHANER WEIZEN (Garizkoa)

6.- FRANZISKANER (Garizkoa)

7.- SCHLENKERLA RAUCHBIER (Garagardo ketua)

8.- KOLSCH (Koloniako garagardoa)

9.- PUNK IPA (IPA estilokoa)

10.- BROOKLYN BROWN ALE

11.- LINDEMANS KRIEK (gerezi zaporeko Lambic garagardoa)

Aurreko leihaketan Gares aldera joan ziren garagardoak, ea oraingoan nora doazen…

Ikertzaile gazteei zuzenduriko bekak (Manuel de Hoya)

“Centro de Informacion y Salud” erakundeak ikertzaile gazteei zuzenduriko Manuel de Hoya bekak eskatzeko epea ireki du duela hilabete bat.

Beka hauek (2 eskainiko dira guztira) garagardoaren kontsumo arduratsu baten eta osasuna eta nutrizioaren arteko erlazioaren inguruko ikerketak aurrera eramateko eskaintzen dira.

Eskari epea: 2012-ko azaroak 9.

Beka: 18000 euro.

Honen inguruko informazio gehiago edo baldintza guztiak zein diren jakiteko hemen klikatu.

Lupuluaren inguruko kontu gehiago…

Aste bat idatzi gabe egon ondoren, lupuluari buruzko zerbait kontatuko dizuet. Beno, sukaldean lupulua lehengai bezala erabiltzeaz hobeto esanda.

Ba bai, lupulua garagardoari garratztasuna eta usainak emateko erabiltzeaz gain, elikagai bezala dietan sartzea dago, landarearen kimuak bai behintzat.

Nahiz eta XV. menderarte ez zen lupulua garagardoa egiteko erabili, erromatarrek barazki bezala erabiltzen zuten, beraien konkistekin batera hedatuz.

Beste adibide bat bezala, Brewdog dugu, bere tabernetako pizza batean gutxienez lupulua erabiliz.

“Un dedo de espuma, dos dedos de frente” sormen lehiaketa

Sormen handia duzu? Bideoak egitea, idaztea  edo marraztea gustuko duzu? Ba Cerveceros de España elkarteak antolatzen duen 10. “Un dedo de espuma, dos dedos de frente” lehiaketan partzeko aukera duzu.

Lehiaketaren helburua: 18 urtez gorako gazteei zuzenduko den garagardo kontsumo arduratsu baten kanpainan (“Un dedo de espuma, dos dedos de frente”) sormena bultzatzea da.

Hiru arlotan dago parte hartzea:

Audiobisuala: Internet bidez zabalduko den 20 segunduko film bat (3000 euroko saria).

Twitter: Edalontzi-azpikoan jarriko den 140 karaktereko esaldi bat (1000 euroko saria).

Ilustrazioa: Edalontzi-azpikoan jarriko den marrazki bat (2000 euroko saria).

Lanak bidaltzeko epea: Abuztuak 25.

Partaideak: 18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete.

Honen inguruko informazio gehiago jakiteko, egin klik hemen.