AKORDE ZAPOREA: Kalanbreak – Gozategi

Euskal Herriko musika talde mitiko baten txanda iritsi da, herriko festa eta taberna askotan entzuten zen talde bat. Orain pentsatzen jarrita, denbora asko pasa dela uste dut talde honen abestiren bat azken aldiz taberna batean entzun dudanetik.

Gozategiren “Kalanbreak” abestia da zehazki blogera dakarkiguna, nahiz eta izena irakurrita bakarrik agian ez jakin zein abesti den, bideoari “play” eman bezain laster jakingo duzue.

Abestia: Kalanbreak

Taldea: Gozategi

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=bKcfxJUv6k4[/youtube]

Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
sabeleko kalanbreak
ezin dut gehiago
Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
denbora luze batean
gogoratzekoa.
Ikasketak ahaztu ditut
neskak utzi nauela ta
farra on bat botatzeko
aitzakirik ez nun falta
zazpi egunetatik behin
izaten da larunbata.
Formal ibiltzen naiz
baina begira gauzak
zer diran hogeitabi garagardo
ta lau gin-tonic segidan azkeneko
coca-colak* kalte egin ote zidan.
… (jarraitu egiten du)

*Coca-cola: Ez dut publizitaterik egin nahi, eta gutxiago marka konkretu honena, baina abestian irtetzen delako jarri dut. Hori bai, beraien marketing-ean kontatzen ez diren gauza batzuk irakurri daitezke ondorengo web orrian: Klik egin

Malta motak

Malta zer den eta nola ekoizten den aztertu dugu iada blogean, baina oraindik ez ditugu sakonago ikusi garagardoa ekoizteko erabiltzen diren malta mota desberdinak.

Nahiz eta gehien ekoizten  eta erabiltzen den malta garagar Pilsner edo lager malta bezala ezagutzen den malta izan, garagardogileek malta desberdinen nahasketa bat erabili ohi dute beraien garagardo estilo desberdinak (Pilsen, Pale Ale, garizko garagardoak, Munich garagardoak, Stout…) ekoizteko.

Horrela, garagar zerealaren malteatze prozesuaren arabera, garagar malta mota desberdinak lor ditzakegu; Lager malta, munich malta, crystal malta, txokolate malta, malta marroia etab. luze bat.

Garia ere erabiltzen da gari malta argia eta gari malta txigortua lortzeko.

Garizko garagardo bat ekoizteko adibidez, garagar Pilsen malta, garagar Munich malta eta gari malta erabili ditzakeelarik.  Malta bakoitzak ezaugarri batzuk emango dizkio garagardoari; Kolorea, zapore bereziren bat, usain atsegin bat…

Hemendik aurrera garagardoa egiteko erabili daitezkeen malta mota desberdinak aurkezten joango gara blogean, beraien ezaugarri nagusiak naiz ekoizpeneko datu esanguratsuenak aipatuz.

Blogean Ikusiko ditugun malta taldeak honakoak dira:

–          Garagar malta argiak

–          Garagar malta txigortuak

–          Garagar Crystal malta taldea

–          Gari malta (argia, txigortua…)

–          Beste malta batzuk

Beno, hau da guztia gaurkoz, bihar arte!!

BITXIKERIAK: “Save the Pub” kanpaina

UKIP-UK Ingalaterrako alderdi politiko bat da, “Pub”-aren alderdi bezala deskribatzen du bere burua eta nahiko deigarria iruditu zaidan kanpaina bat jarri dute martxan, “Save the Pub” kanpaina. Pub”-ek gizartean duten garrantzia azpimarratzen dute eta hauen egoera hobetzearren hasi dira kanpaina honetan lanean. Alderdiaren hitzetan, 4 “Pub” isten dira egunean Erresuma Batuan.

Tabakoa erretzearen debekuarekin dira bereziki kritikoak, lege hau ezarri zenetik 700 bat “Pub” itxi direla Londresen baitiote.

Honetaz gain, gelditu gabe igotzen ari diren garagardoari ezarritako tasaren aurka eta supermerkatuetan edari alokoholikoei jarri dieten prezio fijo minimoaren aurka ere ageri dira.

Bertako garagardo ekoizle txikiak ere oso kontutan edukitzen dituzte eta garagardo fabrikaren batek inguruko komunitatearentzat kaltegarri den ekintzarik egin ezkero, hauek publikoki eta hedabide desberdinetan salatzeaz ere arduratzen dira.

Hurrengo astean irakurri ahal izango dituzue alderdi honetako kide batek garagardo fabrika baten zuzendariari idatzitako gutun baten zati garrantzitsuenak.

GARAGARDOA EKOIZTEN: Garagardoaren klarifikazio eta bukaerako egonkortzea (I)

Garagardo ekoizpen industrial batetaz ari garenean, hartziduraren ondoren heltze prozesua (edo bigarren hartzidura) ematen da, eta behin hau bukatu ondoren garagardoa 0º C-tan mantentzen da.

Honekin garagardoa gardena egotea ekiditen duten sustantziak eta legamia sedimentatzea lortzen da. Modu honetara eginiko klarifikazioari “Klarifikazio natural” esaten zaio.

Klarifikazio hau ona edo ez hain ona den hurrengo faktoreen baitan dago:

–        Legami mota

–        Tenperatura (tenperatura bajuagoekin emaitza hobeak lortuz)

–        Denbora (Denbora luzeagoekin emaitza hobeak)

–        Klarifikazio tratamenturik egin den edo ez

–        Ontzien geometria

Heltze ontzietan garagardoa ondo klarifikatu dela esaten da 0,5- 1 milioi legami zelula/ml badaude eta uhertasuna* 8-10 EBC bitartekoa bada pilsner garagardoen kasuan.

Garai batetan nahikoa izaten zen garagardoa horrela klarifikatzea kontsumitu ahal izateko, baina gaur egungo exigentziek edo enpresa handien lan egiteko moduak “Klarifikazio teknika artifizialak”  bezala ezagutzen direnak erabiltzera bultzatu dituzte.  Teknika hauen barnean zabalduen daudenak zentrifugazioa (normalean iragazpena baino lehen erabilia) eta iragazpena dira, baina teknika hauen inguruan beste egun batean jardungo dugu.

Artisau garagardo ekoizleek ez dute horrelako klarifikazio teknika artifizialik erabiltzen. Aurrerago ikusiko dugu baita zein diren  garagardoa egonkortzeko ekoizle mota hauen lan egiteko modua.

*Uhertasuna: Turbidez gazteleraz edo turbidity ingelesez