URTE BERRI ON GARAGARDO ZALE GUZTIOI!!!

Urte berri on!

Zer moduz pasa zenuten urteko azken gaua? Nirea Euskal Herritik kanpo pasa dudan lehenengoa izan da. Eguna iritsi zen arte ez nuen erabaki nola ospatu eta azkeneko orduan erreserbatu genuen afaltzeko tokia Greenwicheko (Londres hego-ekialdea) jatetxe batetan.

Egun horretan bertan, “Mezularia” irratsaiotik deitu zidaten 31 gauean edaten diren  edarien inguruan hitz egiten ari baitziren. Kava, ardoa, patxarana eta bestelako edariek normalean lehentasuna izaten dute horrelako egunetan etxe eta jatetxeetako mahaietan.

Niri ere galdetu zidaten irratsaio honetako kideek ea zer edateko asmoa nuen afaltzeko. Erreserbatua genuen jatetxean sekula egon gabe nengoen, eta zoritxarrez, jatetxe gehienetan ardo karta oso luze eta zaindua duten arren,  garagardoarena ez da asko zaintzen, horregatik ardoa aukeratuko nuela zihurraski komentatu nien, afaldu ostean hori bai, gabonetako garagardoren bat edango nuela zihurraski ezagutzen dudan mikrogaragardotegi batetatik pasatzeko asmoa bainuen.

Hara ba zein izan zen nire 31 gaueko sorpresa atsegina, edari karta hartu nuenean bertako mikrogaragardotegi batek ekoiztutako 3 garagardo desberdin ikusi nituenenan!

Meantime garagardotegiaren Pilsen, Pale Ale eta garizko garagardoa edan nituen barazki zopa, ahate haragia eta izozkidun txokolatezko “Suffle” ikaragarrizko menuarekin batera gozatzeko.

Zopa eta garagardoak

Pale Ale garagardoa eta ahate haragia

GARAI BATEKO IRAGARKIAK: Free beer!!! Tomorrow

Atzo bigarren eskuko merkatu batetan ibili nintzen eta garai batean Londresko tabernetan ikus zitezkeen garagardo iragarki batzuk aurkitu eta erosi ditut etxerako.

Honakoa hauetako bat da:

IMG_0245

Mmmm…. honengatik errepikatuko al da hainbestetan: “ez utzi biharko gaur edan dezakezuna” esaldia?

“… egin dezakezuna” barkatu.

 

EMAKUMEAK GARAGARDOA EKOIZTEN: Angela Würges

Venus Project garagardo ekoizpen munduan lanean dabilen emakume talde batek osatzen duela ikusi genuen aurreko batean. Gaur proiektu honetan parte hartzen duen Angela Würges-i eginiko elkarrizketa bat dugu esku artean.angela

 Izena: Angela                       Herrialdea: Alemania

Ikasketak: Maisu garagardogile, Munich-ko Unibertsitate Teknikoa

Lan esperientzia: Munich, EEBB, Suitza, Suedia, Londres eta Reading-en (Ingalaterra) egin du lan maisu garagardogile bezala.

Zein da gustukoen duzun garagardo mota?

Pilsen.

Ekoiztu duzun garagardo gogokoena?

– Golden Ale, Allsvensk 7.0 , Märzen, Gabonetako Bock-a, Srping Bock eta Franconian County garagardoak.

Atzerriko enpresa edo garagardo gustukoena?

– Poloniako garagardoak, ez eskatu mesedez hauen izenak errepikatzea…

Zergatik nahi izan zenuen Maisu Garagardogile bezala lan egitea?

– Ikasketak ikaragarrizko anitztasuna du: Zientzia mota desberdinak, nekazaritzatik hasita, laborategi, fisika, biokimika… Enpresetako ekonomia eta guzti!

Zer da jendeari garagardoa ekoizten lan egiten duzula esan diozunean entzun duzun gauza harraroena?

– “Oh, ez duzu Maisu Garagardogile baten itxura!” (Nolako itxura eduki beharko nukeela suposatzen da ba?)

Zer da garagardo enpresa txiki batean (mikrogaragardotegia) lan egiteaz gehien gustuko duzuna?

– Nire kasa lan egin dezaket, denbora edo ordutegi eztabaidarik eduki gabe inorekin. Bezeroengandik gertu egotea eta zuzeneko “feedback”-a edukitzea  ere abantaila bezala ikusten dut.

Ez zara ezta enpresarentzat langile zenbaki bat gehiago, pertsonalagoa da.

Eta iada bukatzeko, lanetik gutxien gustuko duzuna?

– Errepikatzen den lan aspergarria.

Hau da dena Angela Würges-en inguruan, beste Venus Project-eko beste emakume baten txanda izango da.

Asteburu ona izan!!