Garagardoa etxean egiteko…www.lupulu.com

Etxean garagardoa egiten al duzu? Edo agian egunen batean zeuk etxean egindako garagardoa edan nahiko al zenuke? Ba Lupulu-ko kideek behar duzun guztia dute. Zer den Lupulu.com ? Ba etxean garagardoa egiteko beharrezko diren lehengai eta tresnak saltzen dituen internet orri bat da, baina ez hori bakarrik. Hona hemen proiektuaren deskribapena beraien hitzetan:

“Etxean garagardoa nola egiten den jakin eta ikasi nahi duen jendeari informazioa emango dion webgunea izango da lupulu.com. Eta informazioarekin batera, etxeko garagardoa ekoizteko osagaiak erosi ahal izango dira bertan. Pixkanaka DIY filosofiarekin etxeko ekoizpen txikien eta garagardozaleen bilgune izan nahi du, eta horregatik espazio irekia izango da etxeko garagardoaren eta mikroekoizpen garagardoaren munduan dabilen edonorentzat” LUPULU.COM

lupulu logoa

Badakizue hortaz, nahiz eta garagardoaren ekoizpenaren inguruan jakintzarik ez eduki, lupulu.com-eko kideek egin duten Lupulu Pale Ale errezetarekin eta beraien eskuliburua jarraituz, Pale Ale estiloko garagardo bat egiteko aukera izango duzue:

www.lupulu.com

GARAGARDOA OTORDUETAN: Apetitu pixka bat dagoenean…

Larunbatean kanpoan afaltzeko asmoa nuen eta apetitu pixka bat nuenez, zerbait azkarra prestatzea erabaki nuen. Garagardo bat edateko gogoa ere sartu zitzaidanez hozkailua ireki eta Brown Ale bat hartu nuen, garratztasun ertaina eta malta eta ur zaporekoa.

Brown Ale, entsalada ta tomatedun urdaiazpiko pintxoak...

Argazkian ikusi daitekeen bezala, entsalada txiki bat alde batetik  eta urdaiazpikoa, tomatea, eta oliba olioa ogi zati txikietan izan zen apetitua kentzeko prestatutakoa. Entsalada guztiak oso ongi doaz garagardoarekin, eta tomatedun jakiak, honen azidotasuna dela eta ere primeran konbinatzen dute garagardoaz.

Prestatzeko oso erreza eta azkarra den eta garagardoarekin batera gozatzeko aproposa den mokadu baten adibidetxo bat besterik ez da larunbatean sabeleratutako hau.

Ah! Zorionak Julen!!! 🙂

BERRIAK: Garagardo dastaketa igandean Boulevard-garagardotegian, Irun (Gipuzkoa)

Boulevard-garagardotegiak beste garagardo dastaketa bat antolatu du asteburu honetarako. Oraingoan garagardo bakoitzarekin batera jateko zerbait egongo da.

Data eta ordua: Urtarrilak 13, Igandea (19:00etan)

Kokalekua: Tabernan bertan

Prezioa: 12 euro

De Molen  mikrogaragardotegiaren garagardoak dastatzeko aukera izango da:

– Vuur & Vlaam IPA (%6,2)                          – Citra Single Hop IPA  (% 4,8)

– Bakket Wort Bowmore BA (%14,8 )        – Heen & Weer  (%9,2)

Izen emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

cafeteriaboulevard@gmail.com     Tfnoa: 943 536918

Garagardo dastaketa