ANTXOBEERFEST 2013 garagardo festa (Maiatzak 9-11, Pasai Antxo)

Antxoberfest garagardo jaialdiak emango dio bihar hasiera eta larunbat arte iraungo du. Aurtengoa antolatzen den bigarren aldia da eta ekintza berri eta oso interesgarriekin datorkigu.

Festa ordutegia luzatu da aurten:

Ordutegia: Osteguna   19:00 – 24:00

Ostirala       19:00 – 02:00

Larunbata   11:00 – 05:00

Kokalekua: Gure Zumardia plazan (Pasai Antxo)

Ekintza berrien artean festari hasiera emango dion aurkezpena egingo du Erik Cohen maisu-garagardogileak, ondoren kuadrila desberdinek aurretik elkarlanean ekoizturiko artisau garagardoen dastaketa egingo du garagardoa ongi ezagutzen duen epai-mahai batek, 2013ko “Antxobeer” garagardoa aukeratuko duelarik.

Larunbateko ekintza berrien artean CRAZY-CARS amerikar kotxe klasikoen bilduma bat (20 baina gehiago) dugu, Pasai Antxoko kaleetan zehar ibili  eta ondoren Antxobeerfest-en egun osoan zehar egongo direnak. Errespetuz eta jabearen agindupean kotxeak barrutik eta kanpotik ikusteko aukera izango da.

Larunbatean baita 5 euroren truke dastatu ahal izango den “paella” erraldoi bat eskainiko da. Antxoberfest-eko sukaldea ere irekita egongo da egun osoan zehar 24.00-k arte. Txikienentzat ere izango da tarte bat, “hintxableak” egongo baitira.

Ekintza gehiago antolatu dira 3 egunetarako, beheko argazkian dituzue.

antxoberfest 2013

Garagardoak 

– Bit bruger (Alkoholik gabekoa )                                  – VG Noster cooper (Arabarra)

– Gordon Finest Red (Strong Lager, Belgika )               – Kwak ( Anbar, Belgika)

– Tripel Karmeliet ( Strong Pale Ale, Belgika)                  – Krombacher Pils (Pilsner)

– Kapittel pater  (Abadiakoa, Belgika)                               – Gulden draak (Belgika)

– Hopus   (Belgikar IPA)                                             – Martin’s Pale Ale (Pale Ale, Belgika)

– Weihenstephaner heffe eta Dunkel (Garizkoa, Alemania)

Garagardoei dagokionez ere aldaketa interesgarri batzuk ditugu aurreko urtearekin alderatuz: VG Noster cooper, Kapittel Pater, Gulden Draak eta Hopus dira aurtengo berrikuntzak.

Garagardo desberdinak edatean, garagardo suabe edo neutroenetatik hasi, eta fuerteago eta usaintsuagoak direnak ondoren edatea gomendatzen da, alderantziz egin ezkero, ahoan eta sudurrean geratzen diren usain fuerteagoek garagardo suabegoen ezaugarriak bereiztea zailtzen baitu.

Alkohol kopuru handiko garagardo desberdin asko dagoenez, kontuz edatea gomendatzen da. Biharamuna gutxitu edo sahiesteko, blogean eman genituen aholkuak kontutan hartzea ere aholkatzen dizuegu.

Eskainiko den janaria:

– Ukondoa, txukrut eta patatekin

– Saltxitxak, txukrut eta patatekin

– Alio-oli patatak

Cask Ale garagardoak zerbitzatzen

Aurretik komentatu izan dugu batzutan Ingalaterran Cask Ale garagardoak modu berezi batean zerbitzatzen direla, gas batekin eginiko presioaz atera ordez esku-ponpa batez eginiko presioa da erabiltzen dutena, inolako CO2 edo beste gasik erabili gabe eta garagardoa zerbitzatu einean hau edalontzian “puskatzen” delarik.

Hurrengo bideoan Londresko Pub batetan Cask Ale garagardoak nola zerbitzatzen dituzten ikusi daiteke:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=s4sWlkKTgZ0[/youtube]

 

 

LOCALBIER “artisau garagardo eta ekoizle txikien garagardo” bilatzailea

Herri edo hiri desberdinetako tabernetan sartzean egin ohi dudan lehenengo gauzetako bat (komunera joan behar ez badut noski) dagoen garagardo eskaintza zein den ikustea da, kañeroetan lehendabizi eta botiletan ondoren. Artisau garagardo ekoizleen garagardoak dira aurkitu nahi ditudanak.

Egia esan, ez da nik nahi bezain adina suertatzen horrelakorik aurkitzea. Zuetako batek baino gehiagok ere, garagardozale izanik, jakingo duzue zertaz ari naizen.

Ba zorioneko garela dirudi horrelako gauzei garrantzia ematen diogunak, “Localbier” izeneko proiektu bat martxan jarri baita.
Zer den Localbier? Interneten “artisau garagardo eta garagardo ekoizle txikien” salmenta puntuak aurkitzeko dagoen web orri bat.
Localbier
Artisau eta garagardo ekoizle txikien produktuak saltzen dituzten taberna, jatetxe, denda etab. aurkitzen lagundu, eta  gertuen dituzun salmenta puntuen informazioa ematen dizu.
Localbier-ek honela definitzen du zein asmorekin sortu den Guztiok dakigu estatu osoan zehar daudela garagardo enpresa txikiak, baina errepikatu ohi den galdera hurrengoa da: non erosi edo edan ditzaket zuen garagardoak? Localbier-ek galdera honen erantzuna izan nahi du”
Nola  dabilen? Egin behar den gauza bakarra localbier.com  web gunera sartzea da, bertan zure kokalekua zein den jartzea besterik ez duzu (Adib: kale nagusia 2, Iruñea), eta zure kokalekutik gertuen dauden salmenta puntuen informzioa azalduko zaizu.
Localbier-ek proiektu hau  garagardo zale, salmenta puntu eta garagardo ekoizleentzat oso positiboa izan daitekeen tresna dela pentsatzen du:
Garagardo zale orok ekoizle txikiek eskainitako garagardo “esklusiboez” gozatzeko erraztasun handiagoa izango du, salmenta puntuak aurkitzea erreztuko baitio. Taberna, jatetxe zein garagardo hauek eskaintzen dituzten denda desberdinek ikusgarritasuna handituko dute, artisau edo garagardo ekoizle txikien produktuak salgai dituztela jende gehiagori jakitera emango dutelarik. Bukatzeko. garagardo ekoizle txikek beraien garagardoen salmenta puntuak aurkitzeko bidea errazagoa izango denez, salmentak igotzeko aukera izango dute. Gainera, orain arte ekoizle txikien garagardoak edukitzea pentsatua ez zuten taberna eta jatetxeengan ere horrelako produktuak edukitzeko interesa piztu daiteke, ekoizle txikien salmenta puntuen kopurua handituz eta ekoizpena dibertsifikatzeko aukerak sortuz”
Proiektu honek, garagardo enpresa, taberna, jatetxe, denda eta garagardo zaleekin elkarlanean jardungo du, guzti hauek partaide aktibo izatera gonbidatzen dituelarik, salmenta puntu berri zein garagardo berrien inguruko informazioa helaraziz, Localbier-ek aldiro informazio eguneratuena eman ahal izateko.
Azken hausnarketa hau egiten du Localbier-ek guzti honen inguruan: “Gaur egungo garagardo sektorea inoiz baino interesgarriagoa da, estatu osoan 40 mikrogaragardotegi baina gehiago daude,  garagardo mota desberdin ugari eskaintzen dituztelarik, gainera, datu hauek goruntz egiten dute egunero, zein garagardo kontsumitu nahi dugun erabakitzeko askatasun handiagoa ematen digularik. Kontsumo kontziente batek gure garapenean laguntzen du eta bereziki gaur egun dugun egoera sozioekonomiko honetan, inoiz baina garrantzitsuagoa da zer ekoizten dugun eta zein ekoizpen motari ematen diogun gure dirua”
Informazio gehiago: www.localbier.com
                                  www.facebook.com/localbier
                                  www.twitter.com/localbier

Izotz baten istorioa argazkitan

Hurrengo argazki sekuentziak aurreko asteartean Madrilen oporretan nengoela ateratakoak dira. Izoztutako edalontzietan zerbitzatutako garagardoak dira, baina argazkietan ikusi daitekeenez izotz puska handi xamarrak ibili ziren behetik gora momentu desberdinetan.

Bideo bat egiten saiatu nintzen baina ikusten ari nintzenarekin hain lirutaturik nengoen, ez nuela bideoa martxan jartzen asmatu.

Izotza goruntz...

 

 

 

 

 

 

 

izotza gora iritsita

 

 

 

 

 

Nahiko zabaldua dago bero egiten duenean garagardoa izoztutako edalontzi batean zerbitzatzea baina arrazoi desberdinengatik ez naiz horrelakoak egitearen aldekoa (sortzen diren tenperatura desberdinak adibidez).