Istorioa ulertzen…

Atzoko garagardo etiketaren istorioa ulertu al zenuten? Eta pertsonaia nagusiak nortzuk ziren?

Atzo zuekin elkarbanatu nuen argazkia (behean ikusi dezakezu berriz) Londons Fields Brewery garagardo enpresaren Shrodetich Triangle IPA garagardoaren etiketan ikusi daiteke. Garagardo hau egiteko erabili diren lehengaiak zein diren azaltzeko modu interesgarria iruditu zitzaidan eta horregatik jarri nuen blogean.

Egun bat izan duzue zuen kabuz istorioko pertsonaiak nortzuk diren jakiteko eta zuetako batzuek jakingo duzue zihurraski zein 3 zereal eta 3 lupulu erabili diren garagardo hau egiteko, baina istorioko pertsonaia guztiak ezagutzen ez dituzuenontzat:

Barley” garagarra, “oat” oloa eta “wheat” garia dira azukre iturri bezala erabili diren 3 zerealak.

Chinook“, “Centennial” eta “Columbus” Amerikar Pale Ale eta IPA garagardoetan maiztasun handiz erabili ohi diren lupuluak dira.

“Shoreditch” Londresko auzo bat da.

Hau jakinda, istorioa berriro irakurri eta ea gehiago ulertzen duzuen. Berriz irakurri eta oraindik ulertzen ez baduzue, etiketak dioena egin beharko duzue, garagardoa edan (istorioaren bertsio luzea jakiteko).

IRON MAIDEN-en GARAGARDOA ERREKORRAK APURTZEN

Aurreko batean komentatu genuen Iron Maiden taldeak Robinsons-ekin Trooper izeneko garagardo bat kaleratu duela.

Izugarrizko harrakasta izan duela dirudi, 100 herrialde desberdin baina gehiagotatik izan dituzte eskariak Marketing-ean dirurik gastatu gabe.  Urteko garai honetan garagardo enpresa honek 2 ekoizpen eguneko (4 egun astean) egiten ditu baina Trooper garagardoaren eskaria dela eta 3 ekoizpen eguneko (6 egune astean).

Iron-Maiden

Suedian Eddie maskotari (Etiketako argazkian agertzen da) gertatutakoa da bitxia. Beldurgarriegia omen da etiketa Suediako banatzaile monopolioa duen Systembolaget enpresarentzat eta garagardoa bertan saldu nahi badute honen diseinua aldatu beharrean izango dira.

Ba al dakizue atzo hasi zen I. Andoaingo garagardo festan garagardo hau edateko aukera duzuela?

Asteburu ona pasa!!

GARAGARDOA OTORDUETAN: Bulgur eta Amerikar Pale Ale bat…

Duela bi igande aspaldian sukaldatu ez dudan (pare bat hilabete) jaki bat prestatzea erabaki nuen hozkailuan nuen Partizan garagardo enpresaren Amerikar Pale Ale batekin batera hartzeko: Bulgur, “cous-cous”-aren oso atzekoa zaporez baina hau baina tamaina handiagoko aleak dira.

IMG_1108

Biak sukaldatzeko curry-a erabili ohi dut eta hala egin nuen baita aurrekoan, azanahoria, apioa, babatxuria, feta gazta eta tomatea ere erabiliz.

Amerikar Pale Ale estiloko garagardoa oso ondo doakio Bulgur edo Cous-cous bezalako platerei, gainera, erabili nuen tomateak ematen dion azidotasun puntuarentzat garagardoa aukera bikaina da. Garizko garagardo alemaniar bat edo holandako witbier bat ere aukera onak lirateke Bulgur-arekin hartzeko.

IMG_1112 IMG_1111

 

 

 

 

 

 

 

Argazkietan ikusi daitekeen bezala, bulgur-az gain tomate xehetua, babatxuria eta oso kalitate oneko oiba olio pixka bat ogi xerretan jarrita jan nuen. Mmmm… hau ardoarekin batera hartzea ez da hain aukera ona babatxuriak eta tomatearen azidotasunak ardoaren zaporea alda dezaketelako, baina Pale Ale garagardoarekin zoragarri dago! Garagardoa tomatearen azidotasunaz probesten da eta ahoan hozka egitean gelditu daitekeen olioa garbitzen laguntzen du garagardoaren karbonatazioak.

Honi buruz idazteak eta otordu hura gogoratzeak bakarrik nire ahoko fluxuak martxan jarri ditu berriz eta gaurkoz hementxe utziko dugu. Afarian pentsatzen hasia naiz iada… hozkailuan Goose Island IPA pare bat ditut eta honekin batera zer afaldu erabaki beharra daukat…

Ongi izan!!!