Kroaziako kontuak

Kroazian egon naiz oporretan aurretik esan nizuen bezala, eta nahiz eta denbora dexente pasa den 90. hamarkadan jasan zuten gerra zibila atzean utzi zutela, eragin handia du gaurko Kroazian.

Oliba eta mahastien lurraldea da, arrantza eta turismoa ere diru iturri oso garrantzitsuak dituena, baina garagardo kultura gutxi zabaldua dago , zaila baita garagardo komertzial estandarrez gain artisau garagardorik aurkitzea.

Split hirian pasa nuen lehenengo eguna, kostan kokatuta dagoen kale estu ugariz betetako hiria. “Pivo” esaten zaio garagardoari Kroazian eta hiri eta herri askotako “alde zaharra” oso kale estuez osaturik dago. Garagardo kupel eta botilak tabernetara eramateko argazkiko ibilgailuak erabiltzen dituzte.

IMG_1945

Bertako garagardo sektorean azpimagarri dena, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala (Alemanian adibidez), garagardo marka batzuek botilak berrerabiltzen dituztela da. Botila hutsak dendara bueltatzean dirua ematen dute, horrela jendea “esfortzu” hori egitera animatzen dute. Beira berziklatzeak energi kontsumo handia du, eta beira ekoizteak zer esanik ez, garbiketa oso on bat jasan duen botila bat berrerabiltzea aukera sustengarriena izanik.

IMG_1969

Hurrengo argazkian Ertamerika zein Afrikako herrialde askotan ikusi daitekeen “erabat patrozinatutako” denda bat duzue, horrelako bat baina gehiago ikusi nuen. Nahiz eta denda osoa PAN garagardo enpresaren iragarki bat izan, janari denda txiki bat da.

IMG_1951 Gaurkoz hori da guztia, bihar Kroaziako gauza gehiago izango ditugu!

Martxan gaude berriz ere!

Irailan sartu gara iada eta hemen gaude berriz garagardoaren inguruko kontuei buruz hitz egiteko. Kroazian izan naiz oporretan, eta nahiz eta garagardoari dagokionez ez den hain interesgarri edo erakargarri suerta daitekeen herrialde bat, bertan ikusitakoaz jardungo garaga hurrengo egunetan.

Ohiko gaien inguruan hitz egiten jarraituko dugu blogean baina zuen proposamenak kontutan hartuta. Hortaz, gai konkreturen bat jorratzea nahi izan ezkero, atal bati buruz gehiago idaztea edo zuek idatzitako artikuluren bat blogean partekatu nahi izan ezkero, hurrengo helbidera idatziz jar zaiteztekete harremanetan:

                                     garagardoahotsa@gmx.com

Ongi etorri beraz Garagardo Ahotsa blogeko “ikasturte” berri honetara!

OPORRETAN IRAILA ARTE!

Konturatuko zineten iada azken astean ez dugula gauza berririk elkarbanatu blogean. Oporretan gaudelako da hori!

IMG_2051

Kroazia aldean gaude orain eta IRAILA hasieran izango gara bueltan garagardoaren inguruko gauza gehiago elkarbanatzeko asmoarekin!

Oso ondo pasa uda!

BERRIAK: “Mikro Brew Festival” Abuztuak 9an Donostian

Never Stop-eko lagunek Donostian ospatuko den lehenengo “Mikro Brew Festival” artisau garagardo festa antolatu dute La Madame-koekin batera.

30 artisau garagardo desberdin dastatzeko aukera izango da (EEBB, Danimarka, Ingalaterra, Eskozia, Belgika, Frantzia, Espainia eta bertakoak).

Hemen inguruko garagardoen artean Olañeta, Pagoa, Bob´s Etxeko eta Gross ditugu, beraien puntutxoa edukiko dutenak.

Never Stop eta La Madame izango dira atzerriko garagardoak saltzen ibiliko direnak. Flying Dog, Mikkeller, Sierra Nevada eta Brewdog enpresen garagardoak  izango dira beste batzuen artean.

Vanpopel Club eta DJ-a izango dira ekitaldian musika zuzenean eskainiko dutenak.

Data eta ordua: Abuztuak 9 (19:00 – 22:00 )mikrobrew

Kokalekua: Donostia, Bataplan-go terraza.

Prezioa: 35 euro

Janaria: The Loaf enpresaren esku

 Sarreren salmenta puntuak:

– Never Stop (Errege Katolikoak 6, Donostia)

– La Madame (San Bartolomé 35)

www.thegluttonclub.com