Aurrekoan Moncada Brewery-ko Sam elkarrizketatu genuen eta gaurkoan Julio Moncada-rekin egon gara berriketan…
[youtube]http://youtu.be/d9ffPlF8APg[/youtube]
Aurrekoan Moncada Brewery-ko Sam elkarrizketatu genuen eta gaurkoan Julio Moncada-rekin egon gara berriketan…
[youtube]http://youtu.be/d9ffPlF8APg[/youtube]
Localbier “artisau garagardo eta garagardo ekoizle txikien bilatzailea”-k hobekuntza berriak egin ditu azken egunetan. Hemen dituzue:
– Bilaketa emaitzan salmenta puntu bakoitzak eskaintzen dituen garagardo kopurua mugatu da. Hau da, nahiz eta salmenta puntu batek 6 artisau garagardo eskaini, bilaketa emaitzan 3 bakarrik azalduko dira, eta behin salmenta puntuan klik eginda eskaintzen diren 6 garagardoak ikusteko aukera dago.
– Aurreko puntuaren harira, 3 artisau garagardo baina gehiago eskaintzen dituzten salmenta puntuetan, borobil gorri baten barruan dagoen zenbaki baten bidez adierazten da guztira eskaintzen dituen artisau garagardo kopurua.
– Domeinuaren bikoiztasuna, google maps-en APIaren erabilera blokeatzen zuen.
Aldaketa hauetaz gain, egunero salmenta puntu berriak aurki ditzakegu. Bertan ez dagoen salmenta punturik ezagutzen baduzu, Localbier-ekin harremanetan jarri zaitezke (info@localbier.com). Modu honetara, guztion artean artisau garagardoa bultzatu eta non nahi edateko aukera handiagoa izango dugu! Goazen tokira goazela, guztion eskura izango dugularik artisau garagardo salmenta puntuak non dauden jakitea!
Ongi izan!!!
Hartzidura zer den esaten digu Garikoitz-ek beertso honetan hitz gutxitan:
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=RlCYbZdLtqI[/youtube]
Garagardo Ahotsa blogean beste atal berri batekin gatorkizue: “Ekoizleekin solasean”. Bertan garagardo sortzaileak pixka bat gehiago ezagutzeko asmotan 3-4 galdera egiten zaizkio elkarrizketatuari bideo formatuan.
Bideo honetan Londresen kokatua dagoen Moncada Brewery-ko Sam gaztearekin izandako elkarrizketa dugu ikusgai.
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=xVwK1k1yE10[/youtube]