GARAGARDO TRAPISTAK (I. atala)

Garagardo mota hau ekoizteko baimena duten garagardo fabrikak 10 dira: Belgikako 6 monasterio , holandako 2, austriako 1 eta EEBB beste bat . Garagardo mota hau benetako trapista bezala identifikatzeko, argazkian ageri den logo bat edukitzea beharrezkoa da.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: Garagardoaren araberakoa.

Malta: Frantziako edo Belgikako malta erabiltzeaz gain, azukrea ere gehitzen da egosketan.

Kolorea: Kolore oso desberdineko garagardoak aurki ditzakegu.

Alkohol edukia: % 6 – 12 tartean, garagardoaren arabera.

Orain dela 800 urte erabiltzen zituzten errezeta berberak jarraitzen dituzte garagardo mota hauek egiteko. Oso aromatikoak izan ohi dira gargardo hauek, fruitu usainak oso nabariak izanik.

WESTVLETEREN, ACHEL, ORVAL, ROCHEFORT ,  WESTMALLE, CHIMAY eta KONINGSHOEVEN ziren 2012. urterarte garagardo trapista ekoizle bakarrak. Ordutik hiru ekoizle gehiago daude: Stift Engelszell , St. Joseph’s Abbey, eta Brouwerij Abdij Maria Toevlucht .

Garagardo talde honen berezitasuna dela eta, gehiago hitz egingo da hurrengo egunetan:

Garagardo trapistak (II. atala)

BOCK GARAGARDOAK

Bock izenak zihurrenik Einbeck hiriburuko Einbeck garagardo fabrikan du jatorria, Alemania iparraldean, garagardo mota honen sorterria.

Hasiera batean azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo bat zen, garagar eta gari maltak nahastuz eginikoa, gaur egun ordea oineko hartziduraz ekoizturiko garagardo taldeen barnean dago.

 
Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 16 – 17

Malta: Urteko lehen garagar eta gari uztak erabiltzen dira malta egiteko, eta ondoren malta hau garagardoa egiteko (garagardoa neguan ekoizteko)

Samuel Adams

Kolorea: 8 – 13 edo 45 – 100 EBC

Alkohol edukia: % 6 – 7,5  tartean.

Sasoiko gargardo bat izan ohi da eta bere konposaketa aldakorra izan daiteke:

– Maiatzeko “Bock”-a argiagoa, garratzagoa eta gorputz gutxiagokoa da.

– Neguko “Bock”-a aldiz, ilunagoa, gorputz gehiagokoa eta ez hain garratza da.

Azkar zahartzeko harriskua dute garagardo mota hauek.

IRLANDAKO ALE GORRIAK

Irlandan ekoizten den Ale garagardo estilo batetaz jardungo gara oraingoan. Argi dago, ez dela irlandako garagardo mota ezagunena, beti Stout edo Porter-en itzalean egon baita, baina ezagutzeak pena merezi du.

Gaur egun nahiko harrakasta handia izaten ari da estatu batuetan.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,4 -15,2 ºP artean, garagardoaren arabera

Malta: Pilsen malta % handiena eta txigortutako garagarra  (kolorea ematen diona). Artoa, arroza edo azukrea ere izan ditzake.

Lupulua:  Gehitutako lupuluarekin 22-38 IBU-ko garratztasuna lortzen da.

Kolorea: Gorrixka. 22- 36 EBC

Alkohol edukia: % 4 – 6  tartean.

Garagardo gorri bat da, malta kutsua eta zapore nahiko gozoa du, garratztasuna nahiko baxua da.

Smithwick’s Irlandako Ale gorria

Marka ezagunak:

– Great Lakes Conway Irish Ale (6.5%)
– Kilkenny Irish Beer
– O’Hara Irish Red Ale
– Smithwick Irish Ale,
– Beamish Red Ale
– Caffrey’s Irish Ale

PILSEN GARAGARDOA (I)

Garagardo mota hau Pilsen (Bohemia) hirian XIX. mendea baino lehenago ezagutzen zen.

Merkaturatu zen lehenengo Pilsen garagardoa Praga-ko “U Primasu” garagardotegian ekoiztu zen 1840. urtean.

1841. urtean, alemanian ekoizturiko garagardoen % 10-a, oineko hartziduraz ekoizten ziren. 1850. urtean Europa osoan zehar edatzen da.

Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,3 -12,2

Malta: Pilsen malta % handiena, beste malta mota batzuk ehuneko txikian erabili ahal izanik.

Kolorea: 4,5 – 10 EBC

Alkohol edukia: % 5 inguruan.

Garagardo argiak izan ohi dira eta oso lehorrak ere. Erabiltzen den lupuluak oso garrantzi handia du, berak ematen dizkion garratztasuna eta usain bereizgarriak direla eta.

Gaur egun mundu osoan zehar gehien edaten den garagardo mota dugu.

Bi azpi-talde bereiz ditzakegu:

  – Bohemian Pilsner (edo Txekiar estiloko Pilsner-a. Adibid: Pilsner Urquell… )

  – Alemaniar erako Pilsner-ak.

Bi azpitaldeen arteko bereizgarritasunak zein diren hurrengo batean ikusiko ditugu.

Edateko edalontzi egokia Pilsen edalontzi bat izango litzateke.