GARAGARDO KETUA (Rauchbier)

Garagardo honen berezitasuna eta izena bera malta lehortzeko erabiltzen den prozesuari zor zaio. 1516. alemaniar purutasun legea jarraituz ekoizten da.

Garagardo ekoizleak malta erabili aurretik, malta honek lehorketa bat jasan ohi du  maltategian. Hau aire bero bat pasaz egiten da, baina garagardo mota honen kasuan, malta lehortzen duena (24-36 ordu bitartean) pago egurraren erreketan sortzen den kea da.

Garagardo estilo honetan bi azpiestilo aurki ditzakegu, Märzen eta Urbock. Beraien ezaugarriak zertxobait desberdinak direnez, bi egun desberdinetan ikusiko ditugu, eta Märzen azpiestiloarekin hasiko gara gaur:

Schlenkerlaren Märzen garagardo ketua

Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 13,5 ºP

Malta: Pago egurraren erreketan sortutako kearekin lehortutako garagar malta.  

Kolorea: 50 EBC

Alkohol edukia: % 5,4.

Lupulua: 30 IBU-ko garratztasuna ematen dio lupuluak.

Babaria iparraldean dagoen Bamberg hiriko garagardo tipiko bat da. Malta ketuaren usaina oso nabaria da, lupuluarena ezkutatuz.

SAILKAPENA: LAMBIC GARAGARDOAK (I)

Orain dela 400 urte inguru hasi ziren Bruselasen inguruan dagoen Zenne izeneko haranean garagardo mota hau ekoizten. Lambic estiloko bertsio onartuenak Leembek herrian du jatorria.

 
Hartzidura mota: Berezko hartzidura (Bihar azalduko da zehatzago zer den)

Jatorrizko dentsitatea: 12-14 ºP

Malta: Pilsen malta erabiltzeaz gain, malteatu gabeko garia (% 30-40) ere erabiltzen da garagardo mota hau ekoizteko.

Alkohol edukia: % 4 – 6 bitartean.

Garratztasuna: Lupulu oso zaharra erabiltzen da, 2 urte ingurukoa, usain eta garratztasun propietaterik eduki gabe. Garagardo mota honetan, lupulua gehitzearen helburua honek dituen propietate antiseptikoekin lotua dago.

Heltze prozesua: 6 hilabete eta 3 urte artean mantentzen da garagardoa egurrezko barriketan, beste garagardo motekin gertatzen ez dena, denbora askoz gutxiago edukitzen baitira heltze prozesuan.

Garagardo mota honen ekoizpen prozesuak oso desberdintasun handiak ditu beste garagardo moten prozesuekin alderatuz. Bihar sakonduko dugu gehiago garagardo honen ekoizpen prozesuan.

Boon eta Cantillon dira garagardo motan honen bi ekoizle.

Hurrengo atala: Lambic garagardoak (II)

GARAGARDO BELTZA (Schwarzbier)

Garagardo beltzez hitz egitean, gauzatxo bat argi uztea ezinbestekoa da. Gaur egun beltza bezala ezagutzen diren garagardo asko berez STOUT garagardoak dira. Stout garagardoak azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak dira, eta normalean garratztasun handikoak. Garagardo beltzak bezala ezagutzen direnak (Schwartzbier) ordea, oineko hartziduraz ekoizten dira, eta ez dute zertan hain garratzak izan behar. Gainera, garagardo beltz izena, Badköstritz (Alemania) herrian jarraitzen duten estiloaren arabera eginiko garagardoei jartzen zaie.

Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,5 -11,8

Malta: Pilsen malta eta baita ilunagoak diren malta txigortuak.

Kolorea: 100 -150 EBC, beltza.

Alkohol edukia: % 4,8 – 5,5 inguruan dabiltza.

Garratztasuna: 22 -32 EBC tartean dabil.

Garagardo beltza

Ekoizpen prozesuan erabilitako maltak direla eta, zapore txigortu bat du garagardo mota honek.  Kafe, txokolate edota erregaliz usainak nabariak izaten dira.

 

MUNICH GARAGARDOAK – Münchner Dunkel

“Dunkel” hitz alemanak iluna esan nahi du. Munich-eko garagardo tipikoa da eta II. mundu gerrararte egunero edaten zen gargardoa.

Beheko datuetan ikusi daitekeen bezala, Lager normalak baino potenteagoak dira.

 

Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,8 -13

Malta: Pilsen malta % handiena, munich malta, eta beste malta mota batzuk ehuneko txikian erabili ahal izanik.

Kolorea: 30 -40 EBC, kolore gorri-marroixka eta marroi ilunaren artekoa, munich malta dela eta.

Alkohol edukia: % 5 – 5,5 inguruan.

Garratztasuna: 18-20 EBC tartean dabil, garratztasun gutxiko garagardoa izanik.

Beheko argazkian ikusi daitken Augustiner Dunkel estilo honetako garagardo bat.

Augustiner Dunkel

Munich maltak garrantzi handia du estilo honetako garagardoaren ezaugarrietan, honek ematen dion munich malta usaina bereizgarria izanik. Gozotasun apur bat du eta karamelu usain pixka bat nabaritu dezakegu.