LUPULU MOTAK: Motueka

Lupulu hau Zelanda Berrian garatu zen bertako lupulu (2/3) bat Saaz lupuluarekin (1/3) gurutzatuz. Hasiera batean Belgikan erabiltzen zuten lupulu hau eta horregatik B-Saaz lupulu bezala ezagutzen zen. Beranduago izena aldatu zioten, Motueka bezala ezagutzen delarik gaur egun.

 
                                             Motueka lupulu konoa. (Argazkia http://www.nzhops.co.nz/)

Jatorria: Zelanda Berria

Mota: Usaina zein mikatztasuna emateko erabilia.

Erabilera/kalitatea: Belgikar Ale-ak,  IPA , Pale Ale , Bitter eta Bohemiar Pilsner  garagardoak ekoizteko erabilia.

Ezaugarriak: Tropikal fruitu, lima/limoi eta espezia usainak ematen dizkio garagardoari %6,7 -7,4 alfa azido kopurua izan ohi du.

The Kernel-en Centennial, Mosaik, Motueka IPA  eta Pacific Jade IPA garagardoak dira lupulu hau erabiltzen duten bi adibide.

LUPULU MOTAK: Chinook

Chinook lupulua EEBB-tan garatu zen 80. hamarkadan Pethan Golding eta USDA 63012 landare arra gurutzatuz.

Jatorria: E.E.B.B

Mota: Usaina zein mikatztasuna/garratztasuna emateko egokia da.

Erabilera/Kalitatea: IPA zein APA garagardo estiloetan oso ondo doa baina askotan baita porter, stout zein beste azaleko hartziduraz ekoizturiko (Ale) beste garagardo batzuetan ere erabiltzen da.

Ezaugarriak:  Pomelo, belar  zein erretxin usainak antzeman daitezke egosketa bukaeran zein Dry hopping bezala gehituz hartzidura ondoren.

chinook

The Kernel-en Chinook Pale Ale eta India Porter Simcoe Chinook, London Fields-en Shoreditch Triangle IPA, Flying Dog-en Imperial IPA single hop Chinook edota Mikkeller-en single hop Chinook IPA dira lupulu hau daramaten garagardo batzuen adibide.

 

 

Argazkia: www.anotherpintplease.com

LUPULU MOTAK: Centennial

Gaurkoan zihurrenik amerikar Pale Ale eta IPA zale askori gustatuko zaien lupulu bati buruz hitz egingo dugu: Centennial.

Lupulu hau 70. hamarkadan garatu eta 1990. urtean kaleratu zen. Brewer´s Gold landare eme bat eta EEBBtako nekazaritza departamentuaren hibrido bat gurutzatuz lortu zen.

centennial

Jatorria: E.E.B.B

Mota: Usaina emateko zein mikatztasuna/garratztasuna (% 8-12 alfa azido) emateko ere erabiltzen da.

Erabilera/kalitatea: Amerikar Pale Ale garagardoak ekoizteko erabilia gehienbat baina beste estilo batzuetan ere erabiltzen da.

Ezaugarriak: Cascade lupulularen oso antzekoa da, zitriko (pomeloa) eta lore usain atseginak gehituz garagardoari.

Gustuko al dituzue lupulu hau daramaten garagardoak? Eta lupulua bera etxean garagardoa egiten duzuenok?

LUPULU MOTAK: Simcoe

Simcoe lupulua 2000. urtean merkaturatu zen Washington-en kokatua dagoen Yakima Chief Ranch enpresak garatu ondoren. Ez dira ezagutzen lupulu barietate hau sortzeko erabili diren lupuluak zein diren.

Errendimendu oso onak dituen landarea da. Mikkeller Simcoe Single Hop, Brewdog Punk IPA, Jai Alai IPA, The Kernel Simcoe IPA, The Kernel Pale Ale Chinook Simcoe etab. dira lupulu hau duten garagardoen adibide.

 simcoe

Jatorria: Washington (EEBB)

Mota: Usaina emateko eta baita mikatztasuna (garratztasuna) emateko erabili ohi da (% 12-14ko alfa azido kopurua baitu).

Erabilera/Kalitatea: Azaleko hartziduraz (Ale garagardoak) ekoizturiko garagardoetan erabilia, Amerikar PA eta IPA estiloak izanik ohikoenak baina Indian Red Ale, Barleywine, Amber Ale etab. bezalako garagardoetan ere erabiltzen da.

Ezaugarriak: Lupulu hau gehituta lortzen den mikatztasuna garbia da beste lupulu batzuekin alderatuta eta lupulu usaintsu bezala erabiltzen bada belar, pinu eta zitriko usainak lortu daitezke.