Beno, lehenik eta behin, ZORIONAK ITSASO!! 😉
Hau esanda, iada hasi gaitezke garagardoei buruz hitz egiten. Atzo Lambic garagardoen ezaugarri batzuei buruz hitz egin genuen, baino hauen berezitasuna dela eta, 2. atal bat beharrezkoa da derrigorrez.
Gaurko atalean, Lambic garagardoen ekoizpen prozesuko desberdintasunak azaltzea da asmoa, prozesuko etapa batzuei buruzko informazio sakonagoa emanez.
Egosketa prozesuari dagokionez, beste garagardo moten kasuan 1-2 ordu bitartean irauten badu, Lambic garagardoen kasuan 3-6 ordu artekoa da denbora hau. Honen helburua, hidrolizatu ez diren almidoiaren azken molekulak puskatzea da.
Egosketan gehitzen den lupulua oso zaharra da, erabat oxidatua eta garratztasun eta aroma propietaterik gabekoa. Beste garagardoen kasuan, lupulu freskoa erabiltzen da, garratztasuna eta usaina emango diona garagardoari.
Hartzidura oso modu desberdinean ematen da:
1.- Hartzidura ontzi itxietan, legami zepa bat gehituz eta tenperaturak kontrolatuta eman ordez, muztioa sakonera gutxiko eta azalera handiko toki batean jartzen da aireko mikroorganismoak muztioarekin kontatua izan dezaten eta muztioa hartzi dezaten (berezko hartzidura) , inolako tenperatura kontrolik gabe.
2.- Hori dela eta, garagardo mota hau hilabete hotzetan bakarrik ekoizten da.
3.- Hartzidura honetan aurki ditzakegun mikroorganismo desberdinen kopurua 100era iritsi daiteke, beste garagardoetan mikroorganismo bakarra izanik hartziduraren arduraduna.
4.- Heltze prozesuak 6 hilabete (Lambic gazteak) eta 3 urte bitarte (Lambic zaharrak) irauten du, prozesu honek 2 aste eta 4 asteko iraupena izanik garagardo industrial eta artisau garagardoen kasuan hurrenez hurren.
Nahiz eta garai batean garagardo mota hau ekoizten zuten garagardo enpresen kopurua 300 arte iritsi, gaur egun 12 bat gelditzen dira.
Lambic garagardoak azpiestilo desberdinetan aurki ditzakegu:
– GUEUZE : Lambic gazte eta zaharren nasketa da.
– FARO: Gozotasun handiagokoa.
– KRIEK: Gerezi zaporekoa.
– FRAMBOIS: Mugurdi zaporekoa.
– MELOKOTOI zaporekoa.
– BLACK CASSIS
– MUSCAT: Mahats zaporekoa