Hementxe dugu iada 3. urtez Jazpana Fest jaialdia!! Urriaren 28an hasi eta hilaren 31rarte iraungo duen jaialdi oso erakargarria, musika kontzertuez gain, ekintza ugari antolatzen baitira (Skate, 3×3 saskibaloia, guitar hero, argazki rally-a, film laburren emanaldia eta jazpanaokea!).
Beasainen izango da jaialdi hau eta musika taldeei buruzko informazioa zein ordutegiei buruzko informazioa aurkitu nahi izan ezkero, beraien web orria kontsulta dezakezue (Jazpana-ren Web orria).
Beno, blog hau garagardoari buruzkoa denez, jaialdi honetan edango den garagardoari buruz hitz egingo dut:
Jaialdirako aukeratu duten garagardoa KELER garagardoa da.
– 6 Kañero izango dira guztira, 4 barra handian eta 2 afaltzeko tokian.
– Kaña eta katxiak edateko aukera izango da, 2 euro eta 7 eurotan.
KELER garagardoa hitz gutxitan:
1890. urtean sortu zuten Kutz anaiek (Alemaniarrak) marka hau Donostian. Garai hartan El León izeneko fabrikan ekoizten zen, oraingo keler-en etiketan ageri den fabrikan alegia. Ordutik, eta jabe desberdinen eskuetatik pasa ondoren, kataluniako GRUPO DAMM taldea egin zen garagardo honen jabe, beraien esku hartuz garagardoaren ekoizpena.
Keler garagardo botila |
Jatorria: Damm enpresa (Katalunia)
Hartzidura mota: Oineko hartzidura
Malta: Garagar malta erabiltzen da.
Lupulua: Nahiko garratztasun leuna ematen dio lupuluak.
Kolorea: Urre kolorekoa.
Alkohol edukia: % 6,5 bolumenean.
Lager nahiko indartsua, garagar malta usainak nabarmentzen direlarik, baina ez gehiegi, eta zereal txigortuen usain pixka bat ere. Nahiko karbonatatua dagoen garagardoa da, bukaera lehorra uzten duelarik. 6 ºC inguruan edatea gomendatzen da.