Garagardoaren historiari buruz orain arte jakin dena oinarri bezala hartuz, edari hau gizakiaren lehen idatziak baino zaharragoa dela pentsatzen da.
Kultura desberdinek (Sumeria, Egipto, Babilonia, Inkak, etab.) beraien eguneroko elikaduraren zati egin zuten garagardoa, herri bakoitzak, bere inguruan zituen zereal desberdinen beratzearen bitartez: Afrikan sorgoa, Indian arroza, Ameriketan artoa eta mandioka, Europan garagarra, etab.
Egiptoarrak eta garagardoa |
Gaurtik aurrera, garagardoaren historian murgilduko gara,astean behin honi buruz lerro batzuk partekatuz. Hasiera hasieratik gaurko egunera eman diren aldaketak ezagutuz.
Hurrengo testua: HISTORIA (I): K.A. 3000 URTEA