HISTORIA (IV): K.A. 250 eta K.A. 133 urte bitartean

K.A. 250. urtean garagardoa Galia osoan zehar hedatzen da, eta hau edateko edukiontzi bezala, upel formakoak erabiltzen hasten dira. Edukiontzi hauek, hobekuntza batzuk jasanda, mendeetan zehar erabiliak izan dira.

K.a. bigarren mendean, iparraldeko tropelek Delfos inbaditu ondoren, Posidonio-k honako hau idazten du: “Zorua belar lehorrez estali ondoren, garagar ardoa edaten dute eta egurrezko mahai txiki batzuetan ikaragarrizko festak antolatzen dituzte”.

K.a 133. urtean, erromatarrek Numancia-n (Soria) eginiko setioari buruz idatzitako testuetan celia izeneko edari bati buruz hitz egiten da.

Aurreko atala:
K.a. 440. urtea…

HISTORIA (III): K.A. 884 eta K.A. 440 urteak

K.A. 884 urtea

Asurbinapal  Asiria-ko erregeak, bere herria potentzia handi batean bilakatzen du eta Kalah-n jauregi bat eraikitzen du presoen eskulana erabiliz. Jauregi hau 7000 pertsonekin eginiko afari batekin inauguratu zen. Festak 10 egun iraun zituen eta garagardo ugari edan zen.

Asurbinapal ehizean

K.A. 440 urtea

Herodoto greko famatuak, Zythos egiptoarren edariari buruz idatzi zuen bere kroniketan (77. atala, 2. liburuan). Edari hau nola edaten zuten komentatzen du eta baita gaixotasun batzuen aurka eta eskorpioiaren ziztadaren aurka sendagarri bezala gomendatzen zen.

Jenofonte-k ere Anabasis liburuan armeniarrek garagardoarekin zuten harremanaz  hitz egiten du.

Teofastro grekoak, K.A. 300. urteko “Landareen historia” liburuan grekoek kontsumitzen zuten Zythos egipziarrari buruz idatzi zuen.

HISTORIA ( II ): K.A. 1700 urtea

K.A. 1700 urtean, Babilonian inperioa birsortu zen eta bertan, Hammurabiren (Babilonia inperioko erregea) kodigoan , garagardoaren salerosketaren inguruko lehen arautzeak aipatzen dira.

Hammurabiren kodigoa

108, 109 eta 110. artikuluetan, ekoizpenari buruz hitz egiten da: ” Azken uztako aleak eta ur garbia erabili behar dira”; zigorrei buruz ere hitz egiten zen: ” garagardo ekoizpena murrizten dutenei erabilitako garagar kopuruaren arabera”.

HISTORIA ( I ): K.A. 3000 urtea

Sumeriarren zibilizazioan aurkitu zen zerealez beratutako edari bati buruzko lehenengo idatzia, SIKARU da edari honen izena.

Sumeria K.a. 3200 urtea: Garagardoaren lehengaiak biltzen dituen taula

K.a. 2750. urtean lokatzezko 12 tauletan idatzitako “Gilmash-en epopeia”-an honako hau esaten zen: “Ogia jan, eta bizi nahi baduzu, Sikaru edaria edan, lurralde honetan normala den bezala”.
 

Egipton ere, mediku egipziarren papiroetan, 17 garagardo mota baino gehiagori egiten zaio erreferentzia.

Orain dela bi urte, munduko garagardo garestiena ekoiztu zuten ingalaterran (6000 euro botilako!!), egiptoarren jeroglifiko batzuetan aurkituriko errezeta batean oinarrituz. Garagardo honi, Tutankamon izena jarri zioten.

Hurrengo atala: HISTORIA ( II ): K.A. 1700 urtea