HISTORIA: XVI. mendea

1585. urtean Thaddes Hajek, Rodolfo II. Enperadorearen medikuak garagardoaren ekoizpen prozesuaren inguruko lehenengo liburuetako bat argitaratu zuen.

1600 urte inguruan garagardoari buruzko aipamenak agertzen ziren garai hartako literaturan, “Las alegres comadres de Windsor”-en adibidez, Falstaff pertsonaia garagardo zale amorratua da.

HISTORIA: XVI. mendea (II)

XVI. mendearen erdialdetik aurrera hiru urte garrantzitsu aipatzen dira historiako liburu desberdinetan:

1566. urtean Carlos I.-ak garagardo fabrika txiki bat jarri zuen Yusteko monasterioan.

1575. urtean garagardoaren inguruko lehen lana argitaratu zen Erfurt herrian, Enrique Kaustikh-ek idatzia: Garagardoa egitearen dohai zoragarri eta noblea den arte filosofiko eta miresgarriaren bost liburu.

Eta 1585. urtean Rodolfo II. alemaniako enperadoarearen medikuak (Thaddeus Hajek) garagardo ekoizpenaren inguruan idatzitako lehen lanenatko bat argitaratu zuen.

 

HISTORIA: XVI. mendea

Inka herriak ezagutzen zuen garai honetarako garagardoa, artoa eta eguzkiaren gurtzearekin lotua zegoena. Idatziriko erreferentziek diotenez, 1532-ko azaroan Atahualpak Pizarrori harrera egin zioenean, bere urrezko kopatik Aca izeneko edaria (artoaz eginiko garagardoa zen) eman zion edaten.

     Atahualpa

Espainiarrek garai haietan Ameriketatik kafea, kakaoa eta patata ekarri zituzten, kolonizazioarekin aurrera jarraitzen zuten bitartean. Horretaz gain, badirudi nolabaiteko garagardoaren ekoizpenaren inguruko jakintza ere eraman zutela (ez dakit zenbateraino partekatu zuten jakintza hau baina beno…), Alfonso de Herrera-k 1544. urtean amerikar kontinenteko lehen garagardo fabrika martxan jarri zuen eta.

HISTORIA: XV. mendea (II)

Nahiz eta garai honetan aurreko atalean ikusi genuen bezala, garagardo kontsumoa nahiko altua eta ardurarik gabekoa izan toki askotan, bazen baita kontsumo hau erregulatu zuenik.

Sachen-Gotha dohatsuak adibidez, honen inguruko ordenantzak jarri zituen, honakoa ziotenak: “Otorduetan, gure emakumeei ardo eta garagardoa neurrian emango diegu, dama nobleei 8 litro, eta gainontzekoei 6, erritu damen salbuespenarekin…”

Garai honetan ere, Herzog Wilhelm IV. erregeak Purutasun Legea atera zuen Babieran.