HISTORIA: XVIII. mendea

XVIII. mendeak garrantzi handia izan zuen garagardo sektorearentzat. Garagardo ekoizpen prozesua industrializatu egin zen garai honetan, lurrina eta konpresiozko hozkailuak erabiltzen hasi zirelarik.

Hozkailuak erabiltzen hastea aldaketa handia izan zen, ekoizpen prozesuko hartzidura eta heltze etapetan prozesua hotz mantentzea ahalbidetu zuen eta.

Mende honetan sortu ziren gaur egun mundu osoan ezagunak diren hainbat garagardo enpresa: Artois (Löwen, 1717), Bass (Burton, 1744), Guiness (Dublin, 1759) etab.

HISTORIA: XVII. mende bukaera

Espainiako Carlos II. Erregeak garagardoaren espainiako lehenengo zergak ezarri zituen (1679. urtea), 4 “maravadi” (garai hartako moneta) garagardo litro bakoitzeko ordaindu behar zirelarik. Zerga hauen zati bat bera eta Maria Luisaren arteko ezkontza ordaintzeko erabili zela esaten da.

Urtebete beranduago madrilgo lehen garagardo fabrika ezarri zen Barquillo kalean. Enrique Coremann zen jabea eta 240000 litro urtean ekoizteko ahalmena zuen.

HISTORIA: XVII. mendea…

Urte hauetan garagardoak ospe handia izaten jarraitzen zuen eta agian hori dela eta jarri zen dekretuz 1642. urtean elizara garagardo pitxar batekin joateko debekua (ordurarte asko horrela joaten omen ziren).

Garizuma garairako Europa aldean Märzenbier garagardo mota ekoizten zen.

Bitxia da baita monasterioetan garai honetan elizak barau eta zigor desberdinak ezartzen zituela baina elikagai solidoez bakarrik hitz egiten zutenez, garagardoa edateko aukera zegoen sufrimendu hori errazago jasateko.

HISTORIA: XVI. mendea

1625. urtean garagardo salmenta inguruan iruzurrak eman ez zitezen “garagardo kontrolatzaileak” sortu ziren Frantzian. Benetan bitxia da kontrol hau egiteko zuten metodologia.

Aztertu nahi zuten garagardoa eserleku batetara botatzen zuten eta larruzko prakak soinean zituztela garagardoz busti berri zuten eserleku gainean esertzen ziren. Ordu bat pasa ondoren eta pertsona aulkitik altxatzeko garaian prakak itxatxita geratuz gero, garagardoak froga ohore handiarekin gainditzen zuen.