GARAGARDOTEGI LANTEGIAK: Naparbier

Joan den asteko opor egunak aprobetxatuz, Nafarroa aldera joan nintzen eta Naparbier-eko Josu-rekin harremanetan jarri nintzen beraien Iruñako fabrika bisitatzeko. Nire anaia Eneko eta biok hurbildu ginen bertara eta Josu primeran portatu zen hasieratik bukaerara.

2009. urteko Urrian sortu zuten Naparbier argazkiko lau lagun hauek, Alemaniako Alex Schmid-en kolaboraziorekin batera.

Naparbier taldea hartzidura-heltze tanque zilindrokonikoen aurrea

Ekoizten dituzten garagardoak 1516.urteko Alemaniar Purutasun Legea jarraituz egiten dituzte: Ura, malta, lupulua eta legamia bakarrik erabiliz.

Garagardo naturalak dira, ez dute ez iragazpen ezta pasteurizaziorik jasan, eta ez zaie ezta inolako gehigarri edo antioxidatzailerik gehitu. Horregatik da hain garrantzitsua produktu hauek tenperatura egokian gordetzea.

750 l/egosketa bakoitzeko ekoizteko gaitasuna duen makinariarekin hasi ziren, baina iada  (2014.urtetik aurrera) Noaingo ekoizpen toki berrian Braukon makinaria enpresak instalatutako 3000 litro/ekoizpeneko ahalmena duen obradore batekin lan egingo dute, iaz ekoiztutako 150000 litroak 300000-400000 litro inguru izatera posible egingo duena. Horretaz gain, 60 Hl-ko bi hartzidura ontzi zilindrokoniko berri ere izango dituzte.

Ekoizpen prozesuak hurrengo pausuak jarraitzen ditu hitz gutxitan:
Muztioa egun batean egiten dute, malta ehotu, urarekin nahastu eta beratu ondoren  iragaziz. Iragazpena bukatu ondoren  muztioa egosi (lupulua gehituz) eta Whirlpool-ean koagulatutako proteinak eta lupulu hondarrak banantzen dira, muztio gardenagoa lortuz. Hau hoztu egiten da hartzidura (tanke zilindrokoni koetan) egingo duen legamia gehitu ondoren. Hartzidura eta heltze prozesuak hilabete irauten du. Ondoren, depositu horizontal batzutan biltzen da garagardoa.
Produktuak:
Hasiera batetan Pils eta Dunkel garagardoak zituzten…

Pils: % 4,7 alkohola duen oineko hartzidurazekoizturiko garagardoa. 30 IBU-ko garratztasuna duena.

Dunkel: % 5,5 alkohola duen Munich estiloko garagardoa, oineko hartziduraz ekoiztua. 25 IBU-ko garratztasuna.

Baina gaur egun, portofolio zabala eta kalitate handikoa dute:

 

naparbier6

                                  Argazkia: www.naparbier.com

Eskerrik asko berriz Josu eta Naparbier kideoi zuen harretagatik!

Brouwerij Boon (Belgika)

Iazko udan Bruselas ondoan bisitatu nuen Lambic garagardo fabrika bati buruz hitz egingo dut gaur. Boon garagardotegiak (ez izen honekin) 1680. urtean eman zituen bere lehen pausuak J.B.Claes jaunak baserri bat garagardo fabrika eta destileri batean bilakatu zuenean.

Garai honetatik aurrera esku desberdinetatik pasa zen garagardotegia,teknologia eta makinarian aldaketan jasanez. 1978. urtean erosi zuen fabrika gaur egun izena ematen dion garagardogileak, Frank Boon-ek.

1986. urtean, fabrika txiki geratu eta tokiz aldatu zuten, gaur egungo kokalekura, Lembeek herrira.

1.Boon fabrika 2.Iragazpen kupela 3.Hartzidura “ontzia” 4.Egurrezko heltze kupelak 5.Biltegiratze ontziak 6.Botilatzeko makin

Berezko hartziduraz ekoizturiko 7 garagardo desberdin ekoizten dira, 6 hilabete eta 3 urte bitartean egurrezko kupeletan helduz. Ez da urte osoan zehar ekoizten, urteko 6 hilabete hotzenetan baizik, hartziduran ez baita tenperatura kontrolik ematen. Erabiltzen dituzten lupuluak 3 urtez zahartuak izaten dira.

Hurrengo hauek dira ekoizten dituzten garagardoak:

– Oude Geuze Boon: %100 Lambic garagardoa, 2 urtez igaroten ditu barrikan eta txanpain antzeko zaporea du.

– Geuze Mariage Parfait: %8 alkohol bolumenean.

– Faro Perte Totale: %50 lambic zaharra eta lambic gaztearen nahasketaz lortua, azukrea ere gehitzen zaio.

– Kriek Boon: Atzo aurkeztu zen garagardo hau (egin klik hemen ikusteko).

– Oude Kriek Boon: Aurrekoaren antzekoa baina kasu honetan Lambic zaharra erabiltzen da eta 300 gr. gerezi/litroko.

– Framboise Boon: Kriek Boon garagardoaren antzekoa baina gereziaren ordez mugurdia gehitzen zaio, 250 gr. litroko.

– Duivels Bier: Piku eta txokolate usainak dira nabariak garagardo mota honetan.

2005. urtean, garagardotegi honen ekoizpena 9400 Hl-takoa zen.

 

GARAGARDOTEGI LANTEGIAK: Augustiner-Bräu Wagner KG

Atzoko Augustiner Dunkel garagardoaren lantegiaren deskribapentxo bat dakarkigu gaur.

1392. urtetik ekoizten dute garagardoa Munich-eko katedralaren ondoko Augustinatarren ermandadean. 1803. urtean, sekularizazioa eta ondorengo pribatizazioen ondorioz, enpresa pribatu batean bilakatu zen: Augustiner Bräu. 1817. urtean enpresa kale batzuk harago mugitu (Neuhausser Str.), 1885. urtean berriz tokiz aldatuz enpresa Wagner familiak hartu zuelako. Bigarren Mundu Gerra-n oso kaltetua suertatu zen fabrika baina hau bukatu ondoren oso azkar konpondu eta jarri zuten martxan.

Langileak, 1890. urtean.
Hartzidura gela, 1890. urtean.

Azken urteotan berrikuntza ugari jasan ditu enpresak, makinaria berria eskuratuz. Malta beraien enpresa batean egiten dute, eta ura (edateko uraren kalitatekoa) bonba batzuen bitartez 230 m-ko sakoneratik hartzen dute.

Gaur egun duten teknologia honakoa da: