Sesma brewing garagardotegi naparra aurkeztuko dugu gaur. Alberto Garcia (Sesma, Nafarroa) da proiektu honen sortzaile eta garagardogilea. Katalunian lizentziatura ikasi zuen eta bioteknologia alorreko ikasketak gauzatu zituen. Garagardo ekoizpen prozesuan mikrobiologia eta bioteknologiak zerikusia dutenez, garagardoak ekoizten hasi ziren “entretenitzeko” eta benetan garagardoa egiteko gai zirela ikusteko.
Behin Nafarroara bueltatu zenean, garagardo ekoizpenaren ideia oraindik buruan zuen eta anaiarekin esperientziak elkarbanatu zituenez, eta honek legamiaren isolamendu eta propagazio lanak egiten dituen laborategi batetan lan egiten duenez, proiektua martxan jarri zuten.
Makinaria
8000 litro hilabetean ekoizteko ahalmena duen fabrika bat du Sesma brewing enpresak Nafarroako Sesma herrian. Makinaria etxea Italiakoa da eta 1200 litro ekoizteko ahalmena duen ingeles estiloko obradore bat du. Hartzidura ontziak 1500 l.-tako ontzi zilindrokoniko itxiak dira. Heltze ontzi horizonalak ere baditu.
Produktuak
Bi produktu mota bereizi ditzakegu:
1.- Sesma brewing-en garagardo ekologikoak:
– Pale Ale estiloa – Brown ale -Garizkoa
2.- Sesma brewing-en garagardo “arruntak”:
– Petra rubia (Pale Ale) – Tostada (Amber)
– Super Petra (Inperial IPA)
Denboraldiko garagardoak ere egiten dituzte: Melokotoizko sour Ale, Blas GSC White IPA, La Cabaña de Valerio (Saison) etab.
Sesma brewing-en apostu handi bat eta beste ekoizleengandik bereizten duena erabiltzen dituzten legami motak dira. Melokotoizko Sour Ale (Prunus Persica) garagardoa dugu adibide on bat, non Sour Ale garagardo baten ezaugarriak dituen garagardo bat ekoizteko gai den legami zepa bakarra erabiliz, hau da, bakteria laktikorik eta Brettanomyces-ik erabili gabe. eta prozesu guzti honek behar duen denbora pasa gabe.