GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Munich haragi marinatua

Hurrengo errezeta hau sukaldean aritzea gustatzen zaienentzat da, edo behintzat, pazientzia dutenentzat, gau oso batean (edo 24 h) zehar utzi behar baita marinatzen haragia.

Zailtasuna: Erraza-ertaina

Osagaiak (5 pertsonentzako):

– 3 garagardo botila                                                  – Olioa

– Tipula handi bat (zati txikitan moztua)                   – Azanahoria (xaflatan moztua)

– Piperbeltza (goilara txiki baten 1/4)                        – Irina (Goilarakada bat)

– 1,5 kg behi haragi (kubotan moztu)         – Laranja azala txiki-txiki egina ( 2 goilarakada)

– Andere mahats jelea (2 goilarakada)                      – Limoi zukua (goilarakada bat)

Prestaketa:

“Bowl” batean tipula, gatza, garagardoa, piperbeltza eta haragia jarri eta 12-24 orduz marinatzen utzi hozkailuan.

Haragia atera eta ongi xukatu (likidoa kendu), marinatzea gerorako gordez.

Olioa jarri lapiko batean eta haragia pixka bat frijitu. Marinatzea eta azanahoria gehituko dugu ondoren; tapatu eta 2 ordu eta erdi sukaldatu su bajuan. Ondoren irina ur pixka batekin nahastu eta gehitu saltsara laranja azala, limoi zukua eta andere mahats jelearekin. 5 minutu gehiagoz sukaldatu eta prest egongo da!

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Gosaltzeko ogi frijitua

Asteburuetan denbora dudanean asko gustatzen zait gosari luze bat egitea, kafea, laranja zukua, mermelada, ogia, gazta etab. luze batekin gainera… Larunbat edo ingande batean egiteko aproposa den errezeta bat dakarkit oraingoan, gosaltzeko ogi frijituarena.

Zailtasuna: Oso erreza

Osagaiak (2 pertsonentzat):

– Ogi txuria                                   – 2 arraultza gorringo

– Garagardo edalontzi bat            – Esne epela (Edalontzi erdi bat)

– 2 goilarakada azukre                 – Gurina (2 goilaraka

Ogi frijitua

Prestaketa:

Ogia moztu, 4-6 xafla lortuz. Garagardoa eta azukrea nahastuko dugu eta ogi xaflak bertan jarriko ditugu 5 bat minutuz beratzen. Denbora hau pasa denean ogi zatiak atera eta plater batean jarri. Arraultza gorringoak nahastu esnearekin batera eta ogia bertan busti bi aldetatik.

Gurina (edo olio pixka bat honen ordez) zartagi batean jarri berotzen eta ogia frijitu bi aldeetatik marroixka gelditu arte.

Hori da dena! Ea probatzeko aukerarik duzuen eta zer iruditzen zaizuen. Garagardoak zapore suabeago eta berezi bat ematen dio horrela frijitutako ogiari.

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Neguko entsalada epela Chimay garagardoarekin

Chimay garagardo enpresak bere web orrian beraien garagardo gorria eta  Chimay Grand Crugazta erabiliz proposatzen duten errezeta bat da proposatzen duten errezeta bat da gaurkoa:Zailtasuna: Erreza

Osagaiak (4 pertsonentzat):

– 300 gr. leka finak (egosiak)

– 300 gr. txanpinoi

– 300 gr. Chimay Grand Cru gazta (edo antzeko beste gazta bat)

– 200 gr. baba (egosiak)

– 200 gr. patata (egosi eta zuritutakoak)

– 100 gr. gurin

– 10 cl Chimay Gorri garagardo.

– 4 Frankfurter saltxitxa (zati txikitan moztua)

– Piperbeltza eta gatza

Prestaketa:

Txanpinoiak laminatan moztu eta egositako lekak, patata eta babekin batera zartagia batean gurinaz berotu. Ondoren garagardoa gehitu eta pixka bat itxaron alkohola lurrutzen joan dadin. Gazta eta saltxitxa puskak gehituko ditugu ondoren, gatza eta piperbeltzaz onduz.

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Aza "Ale" garagardoarekin

Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo bat erabiliz aza prestatzeko errezeta bat duzue hurrengo lerroetan.

Zailtasuna: Erreza

Osagaiak (6 pertsonentzat):

– Aza (2 kg inguru)

– 50 cl “Ale” estiloko garagardo.

– Gurina (3 goilarakada)

– Gatza (kafe goilarakadatxo bat)

– Piperbeltza (ehotu berria den goilarakada txiki baten laurdena)

– Azukrea (Kafe goilarakada erdi bat)

– Irina (Goilarakada bat)

Prestaketa: Aza tira luzexkatan moztuko dugu. Gurina zartagi batean berotu eta aza bost minutu inguruz frijituko dugu bertan maiz nahastuz. Gatza, piperbeltza, azukrea eta irina gehituko da eta kontuz nahastuko dugu dena.

Ondoren garagardoa gehituko da, zartagia tapatu eta 10 minutuz sukaldatuko dugu su bajuan.

Erraza ezta?