GARAGARDOA OTORDUETAN: Hanburgesak eta garagardoa

Aspaldiko partez, berriz ere janaria eta garagardoaren arteko konbinazioari buruz hitz egingo dugu, hanburgesari lekutxo bat eginez gaurkoan.

Hanburgesak jateko garaian ketchup eta mostaza bezalako produktuak erabili ohi ditugu, oso biziak diren bi produktu alegia. Ezaugarri honek garagardoak duen garratztasuna, eta zapore handiko garagardo batekin konbinatzeko aukera paregabea eskaintzen digu.

 

Hanburgesaren haragia oso egina egon ezkero, ilunagoa den garagardo batek esperientziaz gehiago gozatzen lagunduko digu, hanburgesak izango duen “erre” punttu hau txigortutako maltak garagardoan sortzen dituen usain eta zaporeekin ongi baitoa.

¿Zein iritzi duzue garagardoa eta hanburgesa elkarrekin hartzeari buruz? Elkarbanatu honen inguruko zuen esperientziak!

Egun ona izan!

GARAGARDOA OTORDUETAN: Txokolatea eta garagardoa

Agian arraroa irudituko zaizue gaurko “Garagardoa otorduetan” ataleko izenburua, garagardoa eta txokolatea elkarrekin nola hartu ditzakegun pentsatzen duzutelarik.

Edozein janari eta garagardoren arteko egokitasuna aztertzeko, Antzekotasuna, Kontrastea eta Garbiketa izaten dira kontutan. Lehenengo biak txokolatearen kasuan ematen dira.

Garagardoa eta txokolatearen artean nolabaiteko antzekotasunak eta kontrasteak aurki ditzakegu:

Biek garratztasun propio bat baitute, garagardoaren kasuan lupuluari zor zaiona, eta bigarrenaren kasuan kakao aleei.

Txokolatea eta garagardo mota batzuek usain gozoak edukitzen dituzte, txokolatearen azukrea eta malteatutako garagarrarengatik, oso egoki egiten dituena.

 

Kontrastea oraintxe aurkeztu ditugun ezaugarrietan ematen da garagardo eta txokolatearen artean, usain gozoek garratztasuna nolabait neutralizatzen baitute. Oso txokolate ilun bat (%80ko purutasuneko gutxienez) eta “Leffe Blonde” garagardo bat konbinatzean lortzen dugu kontraste hau adibidez. Leffe Blonde garagardoaren usain gozoek txokolatearen garratztasuna neutralizatuz.

Garagardo beltzetan erabiltzen den xigortutako maltari zor zaion kafe eta txokolate usainak direla eta, oso egokiak izaten dira txokolatezko postre desberdinak: Tiramisú bat “Dry Stout” garagardo batekin, txokolate beltzez eginiko trufak eta “Imperial Stout” garagardoa, Mai Bock” eta txokolate txuriz eginiko pastela, “Doppelbock” bat txokolatezko pastel batekin, Abbey Dubbel bat esnezko txokolatearekin etab. Pertsonalki, txokolatedun izozki laminatua eta Schwarzbier garagardoa konbinatzea dut gustukoen.

Ez dago modu oker edo zuzenik garagardoa eta txokolatea konbinatzeko garaian. Txokolate mota ugari dago, garagardo mota ugari dagoen bezala, horregatik, zuen kasa esperimentatzea eta konbinazio interesgarriak aurkitzeko saiakera egitea proposatzen dizuet.

 

GARAGARDOA OTORDUETAN: Itsaskiak eta garagardoa

Egunon guztioi! Gaur Itsaskiei eta garagardoei buruz hitz egingo dugu.

Itsaskiak zapore indartsu eta usain sarkorreko elikagaiak dira, aldi berean ere nahiko  delikatuak direnak. Gainera, ahoan nahiko zapore iraunkorrak uzten dituzte.

Garagardo argiak oso aukera ona dira mota honetako elikagaiekin batera kontsumitzeko, zapore eta usain hauek guztiz errespetatzen baitituzte.

Itsaskia espezia askodun saltsa batekin prestatu ezkero, gorputz gehiago eta alkohol kopuru handiagoko garagardoak aukeratuko ditugu, garratztasuna handiegia izan gabe.

Itsaskiak jateko orduan, garagardoa edaten al duzue? Horrela bada, zein garagardo mota?

Astelehen ona opa dizuet!

GARAGARDOA OTORDUETAN: Arraultzak eta garagardoa

Behin baino gehiagotan jango zenuten arraultza frijituren bat garagardo baten laguntzaz seguraski. Ba ez da batere aukera txarra, gainera, gorringo gordina duen arraultza bat jateko garaian, garagardoa da edari alkoholdun gomendagarrienetakoa.

Arraultzaren gorringoak ahoa gantz geruza batekin inguratzen du eta dastapen-papilak estaltzen ditu. Hori dela eta, usain konplexuko edari batzuen zaporeak ongi bereiztea eragozten du, ardoarekin gertatzen den bezala.

Garagardo suabeekin ez da hau gertatzen ahoa garbitzen laguntzen baitute, edari honek dituen zaporeez gozatzeko aukera emanez.