GORPUTZA

Garagardo baten gorputza, hau ahoan sartzean sortzen digun “loditasun” sentsazioa da, hau da, zein “arin” edo “dentsoa” nabaritzen dugun garagardoa.

Gorputza sailkatzeko 3 hitz erabili ohi dira: Arina, ertaina eta betea.

Esnea hartuko dugu adibide bezala. Esne gaingabetua ahoan sartu eta bertan denboratxo bat mantendu. Zein “dentsitate” sentsazio dakarkizuen pentsatu. Ondoren gauza bera egin esne erdigaingabetu eta esne osoarekin.

Kasu honetan, esne erdigaingabetuak gorputz arina, esne erdigaingabetuak gorputz ertaina eta esne osoak gorputz betea edukiko lituzkete.

 

KOLOREA (EBC)

Garagardoei buruz hitz egiten dugunean, hauen kolorea oso ezaugarri garrantzitsua da. Kolore desberdineko garagardo ugari dago, garagardo oso argi eta horixkak, gorriak, beltzak etab.
Europan, garagardo batek duen kolorea neurtzeko erabiltzen den unitatea EBC-a da. Kolore argienak EBC gutxi edukiz, eta balio hau kolorearen iluntasunarekin batera handituz.
Kolorea neurtzeko erreferentzi taula
Sigla hauek “European Brewery Convention” izenean dute jatorria, garagardo eta malta ekoizleen garapenerako erakundearen izenean hain zuzen ere.
Estatu Batuetan SRC unitatea erabiltzen dute (Standard Reference Method), bien arteko konbertsioa hurrengoa izanik:
                                                               EBC = 2.65 SRM – 1.2        
                                                               SRM = 0.377 EBC + 0.45

GARRATZTASUNA (IBU)

Orain arte garagardo mota desberdinei buruz jardun gara, bakoitzaren ezaugarriak azalduz. Hauen artean, garagardoaren garratztasuna aipatu da. Gaurkoan, garratztasunaren inguruan arituko gara.
Garagardo batek duen garratztasuna, hau ekoiztean gehitutako lupulu mota eta kantitatearen araberakoa da, lupulua baita garratztasuna ematen dion lehengaia.
Garratztasun (mikatztasun) hau zenbatekoa den adierazteko, IBU izeneko neurria erabiltzen da. Neurri hau eskala internazionalekoa da, eta izena ingelesetik datorkio, “International Biterness Unit”. Garratztasuna ez da normalean garagardo botila batean agertzen, enpresa desberdinek beraien web orrietan edo aldizkari espezializatuetan emanik horren berri.
Hurrengo irudian, garagardo mota desberdinen garratztasunak ikusi daitezke:
Garagardo mota desberdinen garratztasun taula
Garratztasuna zenbat eta handiagoa izan, gero eta IBU gehiago izango ditu garagardoak.