Ahoko sentsazioa

Garagardo baten zaporean eragina duen hirugarren zentzua ahoko sentsazioa da. Ezaugarri sentsorial batzuk ez dira ez gustu ez usain, gure minaren errezeptoreen bitartez sentitzen ditugun ezaugarriak baizik.Alkalinitatea, astringentzia eta karbonatazioa bezalako ezaugarriak modu honetan senti ditzakegu, nerbio trigemikoaren bidez hain zuzen ere. Mingainaren azpikaldean bereizten da gehienbat sentsazio hau.

Zentzu honek modu praktikoan duen eragina nolabait ikusi ahal izateko frogatxo bat egin dezakezue. Edari karbonatatu bat hartu eta edalontzi batean jarri. Mingainaren punta bertan sartu eta denboratxo bat egon horrela. Hasieran mina nabarituko duzue, duen CO2arengatik, baina denbora pasa ahala “lokartu” egiten da mingaina eta minarekiko nolabaiteko erresistentzia bat sortzen da.

Ahoko sentsazioa 3 ezaugarri desberdin aztertuz deskribatu daiteke: Karbonatazioa, gorputza, hondar-sentsazioa.

GUSTUA

Aurreko batean zaporea 3 zentzu desberdinen konbinazioaz sortutako sentsazioa dela komentatu genuen. Hauetako bat gustua da eta honen inguruan jardungo gara gaurkoan.

Dastamen-papilen bitartez sentitzen dugu gustua, hauek mingainean, aho sapaiean eta aho eta sudur atzekaldeko barrunbean kokatuta daudelarik.

Oinarrizko bost gustu daude:

– Gozoa      – Azidoa       – Gazia        – Garratza/Mikatza   – Umami*

Nahiz eta oinarrizko bost gustu bakarrik egon, usaina eta ahoko sentsazioari esker garagardo mota desberdinen nahiz beste elikagaien ezaugarri sentsorial konplexuak ere antzemateko gaitasuna dugu.

 

 

*Proteinen gustuarekin erlazionatua dago, glutamato monosodikoaren efektuarekin

ZAPOREA

Garagardo dastaketaren alorrean, garagardo baten zaporea hiru zentzu desberdinen konbinazioak sortzen duen efektuaren emaitza dela esaten da. Hiru zentzu hauek hurrengoak izanik:
    – Gustua
    – Usaina
    – Ahoko sentsazioa (Karbonatazioa, gorputza, hondar-sentsazioa)
2012-08-25 18.11.30
 Usaina eta gorputzari buruz iada hitz egin dugu blogean, hurrengo batean gustua zer den eta zeintzu diren gustu basikoak azalduko da.

GARAGARDOA DESKRIBATZEN: USAINA (I)

Usaina gure usain organua erabiltzean sortzen den sentsazioa da eta gizakiok milaka usain desberdin nabaritu ditzakegu. Genetikoki dago erabakia usain askorentzat %3 ko probabilitatea dugula “itsuak” izateko, hau da, baliteke gutako norbaitek usain batzuk ez usaindu ahal izatea, beste batzuek inolako arazorik gabe usaintzen dituzten bitartean.

Usainak gogoratzeko dugun modua beste gauza batzuk gogoratzeko dugun moduaren oso desberdina da.

Garagardoa usaintzerako garaian, mota desberdinetako usainak aurki ditzakegu: Batzuk arnaste ez oso sakon eta labur bat eginez usaintzeko aukera izango dugu (usain iheskorrenak), eta beste batzuk ordea, arnasketa sakon eta luze bat eginez usainduko ditugu (usain ez hain iheskorrak).

Garagardoen usain mota desberdin hauek bereizteko gaitasuna garagardoaren tenperaturarekin oso erlazionatuta daude. Lehenak tenperatura hotzegoetan nabaritzen direlarik, eta bigarrenak tenperatura altuagoetan.

Fruitu, lore, malta, lupulu, alkohol etab. luze bat bezalako usainak aurki ditzakegu garagardoen munduan, baino honi buruz beste egun batean hitz egingo dugu sakonago; Garagardoaren zentzumen gurpila aurkezten dugunean.