EDALONTZIAK (V): Willybecher edalontzia

Edalontzi mota hau garagardoa edateko Alemanian erabiltzen den edalontzi “estandar” bezala ezagutzen da. “Beergarten” izeneko terrazetan asko erabiltzen dena.
Argazkian ikusten den bezala, azpikalde estua du, gutxinaka goruntz pixka bat zabaltzen dena eta bukaeran berriz zertxobait estuturik. Bukaera honek aparra hobeto mantentzen laguntzen du.

Willybecher edalontzia

Edalontzi honetan edan ohi diren garagardo motak honakoak dira: Alemaniako Lager eta garagardo beltzak, Märzen, Oktoberfestbier garagardoa, Rauchbier, Pilsner, Maibock, Bock argia eta garagardo argiak.

EDALONTZIAK (IV):"Nonick" Imperial Pint edalontzia

1824. urtean Imperial Pint edalontzia neurri ofizial bezala onartu zuten. Edalontzi hau oinarri bezala hartuta, 1960. urtean “Nonick” Imperial Pint edalontzia asmatu zuten “Pub” desberdinetan erabiltzeko.

Edalontziaren gainkaldean dagoen erliebeak edalontziaren erresistentzia hobetzeaz gain, itsasgarritasuna hobetzen du, eta edalontziak bata bestearen gainean jartzean, elkarrekin itsastea eragozten du.

Edalontzi mota honetan edatea gomendatzen diren garagardoak honakoak dira:

  • Ingalaterrako Pale Ale
  • Ameriketako Pale Ale
  • Bitter arrunta/Best Bitter/ESB
  • Ingalaterrako India Pale Ale
  • Ingalaterrako Brown Ale
  • Ingalaterrako Porter-ak
  • Ameriketako Brown Ale
  • Ameriketako Porter eta Stout-ak

EDALONTZIAK (III):Tulipa edalontzia

Edalontzi mota honen izena, bere formak tulipa landarearekin duen antzekotasunari zor zaio. Argazkian ikusi daitekeen bezala, gorputz bulbatsua du, gainkaldea estua izanik.
Egitura honek usainak hobeto mantentzeaz gain, aparraren egonkortasunean ere laguntzen du, ikusmen eta usaimen sentsazio atseginak sorraraziz.

Tulipa edalontzia

Edalontzi honetan edateko egokiak diren garagardoak honakoak dira: Eskoziako Ale-ak, Barleywine, Belgikako Ale garagardoak eta beste garagardo usaintsu batzuk. Belgika-ko Duvel gargardo ezagunaren edalontzia mota honetakoa da, garagardo zaleen artean oso ezaguna izanik.

Ikusi ditugun beste edalontzi batzuk:
Pilsner edalontzia 
Garizko garagardo edalontzia

EDALONTZIAK (II): Pilsner edalontzia

Pilsner edalontzia garagardo argi mota askotarako erabiltzen den edalontzi bat da, nahiz eta, izenak berak dioen moduan, Pilsner garagardoa edateko espreski egina izan. Edalontzi hauek 25 cl. edo 33 cl.-ko bolumena izaten dute, edalontzi altuak, finak eta estuak izanik.

Pilsner edalontzia

Batzutan gertatu ohi da, garizko garagardo edalontziak Pilsner edalontziekin nahastea, baina benetako Pilsner edalontzi batek kurbatura gabeko gainkalde estua du. Edalontzi hauek kolorea, gardentasuna eta eferbeszentzia ahalik eta hoberen ikusteko eginak dira, apar “buru” erakargarria mantentzeaz gain.