GARAGARDOAK: Guinness Original

Duela bi aste Dry Stout garagardo mota aurkeztu zen eta gaurkoan garagardo mota berbereko marka konkretu bat dugu, Guinnes enpresaren Dry Stout garagardoa alegia (1820. urtea).

 
Jatorria: Guinness (Dublin, Irlanda)

Hartzidura mota:Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,5 ºP .

Malta: Garagar malta eta malteatu gabeko baina txigorturiko garagarra (10%)
 
Lupulua: 40-50 IBU inguruko garratztasuna, garagardo nahiko garratza egiten duena.

Kolorea: Beltza.

Alkohol edukia: % 4,2 bolumenean.

Txokolate, karamelu eta kafearen arteko nahasketa bat nabari daiteke zaporean, malta txigortuari eta malteatu gabeko garagar txigortuari zor zaiona. Ez zaio lupuluaren usain edo zaporerik nabaritzen, baina bai ordea lupuluak ematen dion garratztasun altua. Nitrogeno gasez ateratzen denez (karbono dioxidoaren ordez), apar oso dentsoa eta burbuila txikikoa sortzen da. Oso gorputz handia duen garagardo bat da.

DRY STOUT

Irlandar estiloko Dry Stout motako garagardoak azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo beltzak dira, Schwarzbier estiloko garagardoak ez bezala, hauek oineko hartziduraz ekoizten baitira.

Irlandako Porter garagardoen garapen bat da Stout estiloko garagardoa. Porter garagardoa gero eta fuerteagoa egiten zen ahala, “Stout Porter” bezala izendatzen hasi zen. Stout izenak “gorputz handia” esan nahi du, garagardoaren gorputz handiagoarekin erlazionatzen zena. Zenbat eta indartsuagoa egin Porter-a, “Extra Stout Porter”, “Imperial Stout” etab. bezala ezagutzen ziren garagardoak.

XIX. mendearen erdialdera Irlandako edari nazionala bilakatu zen eta ekoizle askok “Porter” hitza kendu zioten

Murphy’s Stout

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea:  9,5 -12 ºP

Malta: Garagar malta argiak eta %10-20 malta ilunak edo karamelu maltak, kolore asko ematen diotena garagardoari. Malteatu gabeko garagar txigortua ere erabiltzen da batzutan (Guinnes-en kasuan bezala adibidez).

Kolorea: > 80 EBC , beltzak.

Alkohol edukia: % 3,8 – 5 bolumenean.

Lupulua: 40 IBU inguruko garratztasuna. Nahiko garratzak egiten dituena.

Dry Stout garagardo batetan malta eta karamelu flabore leun bat nabari daiteke hasieran. Erabili den garagar txigortua dela eta, izaera lehor-txigortu bat du. Ez da ia lupuluaren usainik nabari, kafe, txokolate eta malta txigortuaren usainak izanik nabarienak. Gorputz ertaina du eta bere apar egonkor eta kremotsua da garagardo honen ezaugarri bereizgarrietako bat. Nitrogenoa erabili ohi da askotan garagardo hauek kañeroetan zerbitzatzean, aparrari kremotsu ezaugarria ematen diona sortzen dituen burbuila txikiagoengatik.
Guinness da estilo honetako garagardo gehien saltzen dituen enpresa, zeinek 19 bertsio desberdin egiten ditu, garagardoa salduko den herrialdearen arabera.