BITXIKERIAK: Musika ozenak alkohol gehiago kontsumitzera bultzatzen omen gaitu

Alkoholaren inguruko ikerketa interesgarri baten nondik norakoak helarazi nahi dizkizuet gaur. Ingalaterran dagoen Portsmoutheko Unibertsitatean musikak alkoholaren gustuan zein eragin duen jakiteko lehenengo ikerketa esperimentala egin da. Ikerketa hau aurrera eraman duena Lorenzo Stafford da.

Ikerketa hau lehenago egindako ikerketa baten emaitzak ulertzearren burutu da, non “jendeak alkohol gehiago eta azkarrago edaten zuela ikusi zen musika altua egon ezkero”.

Stanfforek aurrera eraman duen ikerketan 18-28 urteko 80 pertsonek hartu dute parte (69 emakume eta 11 gizon), pertsona hauek edari alkoholdunak edatera ohituta egonik. Ikerketako parte hartzaileek lau distrazio maila desberdinetako egoerak bizi zituzten (Erabateko isiltasunetik – musika ozena duen taberna batetako giroa simulatzen zuen egoera batetaraino) testu bat irakurtzen zuten bitartean. Partaideek gozoago aurkitu zituzten edariak musika ozena entzutean.

Stanfforren hitzetan, ikerketaren emaitzek “edari alkoholiko baten gozotasunaren pertzepzioa handiagoa dela musika ozena dagoen egoeretan inolako zaratarik gabeko egoera batekin alderatuta erakusten du”.

Hau horrela izanik, “eta gizakiaren gozotasunarekiko zaletasuna kontuan hartuta, alkoholaren kontsumoa zergatik den handiagoa toki zaratatsuetan ulertarazi dezakeen azalpen bat izan daitekeela” dio Stanforrek.

Ikerketaren inguruko informazioa “Food Quality and Preference” aldizkarian argitaratu da eta ikerketa aurrera eramateko dirua jarri duena “Alcohol Research UK” erakundea izan da, alkoholaren eragin negatiboak jendeari ezagutarazteko lan egiten duen erakunde bat.

 

 

Informazio iturria: www.dailymail.co.uk

 

 

BITXIKERIAK: 2 litro garagardo poltsan mesedez!

Gaur Txina aldera goaz, bertan garagardoa ontziratu gabe erosten duen jendea dago. Bai, irakurri duzuen bezala, ez botila, ez garagardo-lata… erabiltzen dutena 2,3,4…. litrotako poltsak dira! 

Poltsa hauetatik trebezia handiarekin botatzen omen dute garagardoa edalontzietara. Tenperatura eta aparra etxera iritsi arte bakarrik mantendu ahal dituzte.

Garagardoa Tsingtao garagardo enpresarena izan ohi da eta Qingdao hiriko biztaleen artean nahiko ohikoa da garagardoa horrela erostea.

BITXIKERIAK: Itxuraren garrantzia

Erresuma Batuan garagardo kontsumitzaile nagusiak gizonezkoak dira. “Daily Telegraph”-en datuen arabera, 2005. urtean tabernetan emakumezkoen %36-ak ardoa edaten zuen, garagardoa edaten zutenak aldiz %14 bakarrik izanik. Datu hauetan oinarrituz, inkesta bat egin zen emakumezkoen artean. Inkesta honetan, zergaitik ez zuten garagardoa edaten galdetu zitzaien emakumeei.
Gehien errepikatu zen erantzuna hurrengoa izan zen: Garagardoa edateko eskaintzen ziren edalontziak (pintak) ez zirela batere “femeninoak” eta askotan “lotsatuta” sentitzen zirela hain edalontzi handietan garagardoa edaten zioen emakume askok.
Hau ikusita, Erresuma Batuetako taberna askotan edalontzi berri bat eskaintzen dute garagardoa edateko, “Beautiful glass” izenekoa. Aldaketa txiki honek, garagardo salmentak nabarmenki haunditu omen ditu emakumeen artean.

Beautiful Glass izeneko edalontzi berria

BITXIKERIAK: Garagardoa eta pisua (Ikerketa baten ondorioak)

“Frio-ICTAN” ikerkuntza institutuak aurrera eraman zuen ikerketa batek*, neurrizko alkoholik gabeko eta alkoholdun garagardo kontsumoak ez duela gorputzaren pisua handitzen frogatu zuen. Horretaz gain, ez duela gorputzaren konposizioa aldatzen ere ikusi zen ikerketa berean.

Ikerketa hau bolondres talde batekin egin zen eta 10 aste iraun zituen. Denbora honetan zehar partaideek ez zuten beraien elikatzeko modua aldatu, aldatu zuten gauza bakarra, ikerlariek programatu zuten garagardo kontsumoa izan zen.

Lehenengo astean inork ez zuen garagardorik edan, baina aste horretatik aurrera, partaide bakoitza zegoen taldearen arabera, beraien dietan garagardo alkoholduna eta alkoholik gabekoa sartu zuten, ikerketaren diseinuaren arabera.

Pisuaren aldaketa, gantzaren masa indizea eta gorputzaren masa indizea aztertu zituzten. Horretaz gain, analisi dietetikoak eta burututako jarduera fisikoa ere hartu zuten kontutan.

Gerria, besoak eta aldakak neurtu zituzten eta ez zuten inolako tamaina aldaketarik somatu.

Hortaz, nahiz eta askok susmo hau aspalditik eduki, argi dago neurrizko garagardo kontsumoak ez duela zerikusirik gure pisu aldaketekin.

 

*Asociación entre el consumo moderado de cerveza tradicional y sin alcohol y la composición corporal
** Neurrizko garagardo kontsumoa: 2 edalontzi gizonezkoen kasuan eta 1 emakumezkoen kasuan