BITXIKERIAK: “to brew”, “brauen”… beste hizkuntza batzuetan badago aditz bat!

Nahiz eta euskaraz ez dugun aditz konkretu bat garagardoa ekoizteko ekintza deskribatzeko  (garagardoa egin, garagardoa ekoiztu edo horrelakoez gain…), beste hizkuntza batzuetan badago.

Ingelesez eta alemanieraz adibidez “To brew” eta “Brauen” aditzak erabiltzen dira hurrenez hurren. Bai Ingalaterrak zein Alemaniak Euskal Herriak baina garagardo ekoizpen historia askoz aberatsagoa dute, hortaz ez da harritzekoa ere hau horrela izatea.

Bitxia dena Ingelesezko “To brew” aditzak beste esanahi bat ere baduela da, “To brew coffee”, hau da, kafea egitea.

Kafea eta garagardoa, a ze bi edari!!!

Eta zergatik…?

Eguneroko bizitzan aurki ditzakegun gauzen inguruko jatorriaren inguruan pentsatzen jarri al zarete noizbait? Zergatik izan diren etxeko hozkailuak txuriak adibidez , edo arraultzak dozenaka kontatzeko ohitura nondik datorren? “Azkurea” edo azka egiteko gogoaren sentsazioa nondik datorren? Eta garagardoa seinaka saltzeko ohitura?

Ba ez naiz ni izango  gaur lehenengo galdera hauen erantzunak emango dizkizuena (ongietorriak dira  hauen inguruko erantzunak…), baina garagardo botila eta latak “Six-pack” bezala edo seinaka saltzearen jatorria zein den kontatuko dut horren ordez. Dirudienez, 1930-1940 bitartean ezarri zen garagardoa seinaka saltzea, zergatik? Ba garai hartako emakume batek supermerkatutik etxera eraman zezakeen gehiengo pisua baitzen.

Eskerrak garai hartatik hona zertxobait behintzat aldatu diren gauzak, nahiz eta oraindik ere arlo askotan etxeko lanak egin gabe ditugun.

BITXIKERIAK: Argi kolpea

Garagardoa toki ilun batetan gorde behar dela entzungo zenuten agian noizbait. Ba al dakizue zergatik? Garagardo botila bat eguzki argi edo argi artifizial baten aurrean eduki ezkero, “argi kolpea” bezala ezagutzen den  usain desatsegin bat sor daiteke, mofeta usain bezala deskribatzen dena.

Garagardo botila batek “argi kolpea” jasan badu, hau ireki eta sudurretik metro erdira edukiz nabari daiteke usaina. Hasieran da nabarien usain hau, behin sudurrak denbora luzez usaindu ezkero, “ohitu” egiten baita.

Zein den usain hau sortzearen jatorria? Garagardoan dagoen lupulu jatorriko molekula baten hausketan du jatorria. Uhin luzera konkretu bat duen argi izpiak dira lupuluaren molekula hau puskatu eta 3-metil-2buteno-1tiol molekula sortzen duena, mofeta usaina sortzen duen molekula.

Botila berde zein gardenak dira prozesu hau pairatzeko erreztasun handien dutenak, botila marroiek garagardoa gehiago babesten dutelarik.

BITXIKERIAK: Garagardoak leherketa nuklear bat jasan dezake!!

Kuadrilako Julenek pasa didan ikerketa bitxi bat dugu esku artean gaur. 1957. urtean eginiko ikerketa baten emaitzek diotenez, garagardoak leherketa nuklear baten erradiazioak jasan ditzake.

EEBB-tako Defentsa Zibilaren  Administrazio Federalak eskatu zuen ikerketa hau egin zedin, ustezko gerra nuklear baten beldur ziren eta.

Ikerketan (“Leherketa nuklear baten efektuak edari komertzialetan”) leherketa nuklearraren puntutik distantzia desberdinetara (1-3 km bitartean) kokatu zituzten edariak. Aurretik suposatzen zen bezala, gertuen zeuden ontzietako edariek erradiazio kopuru handiak zituztela ikusi zen.

Harrigarria suertatu zena, distantzia batetik aurrera zeuden garagardoen kasua zen, kutsadura gutxien zuten edarien artean baitzegoen, latako garagardoak izanik egoera hoberenean zeudenak.

Ikerketako ondorio garrantzitsuenak hurrengoak izan ziren: Larrialdi kasu batean garagardoa edatea ia guztiz segurua zela eta zaporean ere aldaketarik ematen ez zela (bigarrengo hau ustezko katatzailea talde batek ondorioztatu zuen).

Harrigarria ezta? “How the beer saved the world” bideoan aztertu genuen izurrite garaian pertsona asko libratu zela heriotzetik ur kutsatua edan ordez garagardoa edanez. Natura oso azkarra dela esaten da… Darwin-en garapenaren teoriarekin zerikusirik izango ote du? Hau da, gargardozaleok edari honetaz gozatzeko (arduraz beti ere!!) dugun ezaugarria, onuragarri edo positiboa dela pentsatuko ote du naturak? Beno…burura etorritako ideiak zuzenean bitan petsa gabe idazten hasi naizela konturatu naiz… nahikoa gaurkoz!

Ongi izan!

Mila esker Julito!

Informazio iturria: El Mundo egunkaria Julen Mujikaren bitartez (Blog honek argi utzi nahi du Julenek ez duela informazio hau lan orduetan lortu…)