GARAGARDOAK: Harviestoun "Bitter & Twisted"

Astelehenean aurkeztu zen Bitter Ale estilokogaragardo bat da Harviestoun enpresak egiten duen “Bitter andTwisted” garagardoa. Garagardo fabrika hau Eskoziako “FourthValley” bailaran dagoen “Ochil Hills” izeneko mendimultzo baten magalean dago kokatua. 1985. urtean sortu zenenpresa hau Harviestoun jaunak bertako granja zahar bat garagardotegibihurtu zuenean. Gaur egun Caledonia Brewing taldeak zuzentzendu fabrika.

2007. urtean “World Beer Awards” leihaketan”Munduko Ale onena” atalean bozka gehien jaso zituengaragardoa da.

Harviestoun “Bitter & Twisted”

Jatorria: Harviestoun enpresa (Clackmannanshire, Erresuma Batua)

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 10 ºP inguruan.

Malta: Garagar malta eta ordezkoak ere erabiltzen dira.

Ordezkoak: Garia eta oloa (Avena sativa)

Lupulua: 30 IBU inguruko garratztasuna gutxi gora behera. Hersbrucker lupulu usaintsua eta Challenger pikantea erabiltzen dira, bukaera berezia ematen dion Styrian Golden lupulua ere beranduago gehitzen diotelarik.

Kolorea: Horixka.

Alkohol edukia: % 4,2 bolumenean.

Lupuari zor zaizkion lore usainak dira nagusi, fruitu flaborea edukirik, pomeloa eta beranduago limoia ere nabari daitezkeelarik. Apar asko ez duen garagardo bat da eta lupuluarengatik bukaera nahiko garratza duena. Buekaeran baita karamelua eta berriz ere pomeloa bereizten dira.

BITTER ALE

Sailkapena ataleko azkeneko sarrera Alemaniako Kölsch garagardo motari buruz izan zen eta oraingoan Alemania utzi eta Ingalaterra aldera joko dugu, bertako Bitter Ale garagardoa hobeto ezagutzeko asmotan.

“Ale” bati buruz ari gara, baina Pale Ale garagardoak baina ilunagoak izaten dira (ez guztiak), hauek baino gorputz gutxiago baina garratztasun handiagoa dutelarik.

Harviestoun Bitter

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea:  9 -13 ºP

Malta: Garagar malta arruntak eta gehienezko %10-15 malta bereziak. Beste zereal mota batzu ere erabiltzen dira batzutan.

Kolorea: 15-30 EBC , urre ilun eta kupre kolore bitartekoak dira normalean.

Alkohol edukia: % 4 – 5,5 bitartean .

Lupulua: 25-40 IBU tarteko garratztasuna bilatzen da lupulu gehiketarekin. Garratztasuna ematen duten lupuluak eta lupulu usaintsuak erabiltzen dira. “Dry Hopping”-a ere egiten da batzutan (Lupulua heltze ontzietan gehitzea da, baina azalduko da hau aurrerago blogean).

Garagardo hauek normalean tabernetako kupeletarako (cask conditioned) egin ohi dira baina botilak saltzen dituzten enpresak ere badaude. Alkohola ez da oso nabaria izaten eta lupuluaren lore usainak maltaren usainei gainentzen zaie.
Hiru Bitter Ale mota aurki ditzakegu, jatorrizko dentsitatearen arabera (Eta ondorioz, alkohol edukiaren arabera) sailkatzen direlarik:
  – Ordinary Bitter: Dentsitate gutxiko muztioez ekoiztuak.
  – Best edo Special Bitter: Dentsitate ertainekoa.
  – Extra Special Bitter edo Strong bitter:  Dentsitate altukoak, batzuetan Pale Ale garagardoekin nahastu daitezkeelarik.