BERRIAK: Never-Stop tabernaren I. urteurren festa (Apirilak 20)

Donostiako garagardo eskaintza interesgarriena duen Never-Stop tabernak urtebete beteko du eta festa berezia prestatu dute Apirilak 20rako (Larunbata).

Kokalekua: Errege katolikoen kalea 6, Donostia

Egitarau oso erakargarria prestatu dute egun honetarako arratsaldeko 17.30tan hasita:

– Alleycat “txirrindu-postari” lasterketa

Etxeandia artisau garagardo kupela egongo da barran (Jon garagardogilea hurbilduko da)

– Zozketa eta opariak izango dira

– DJ-ak (KX-Dj y PaulAbbey)

– Kañeroetako garagardoak merkeago

– Etab.

Gipuzkoan horrelako taberna bat edukitzea harri-bitxi bat da garagardo zale guztiontzat, egun honetan bertatik pasatzerik ez baduzu eta oraindik bertan egon ez bazara, tabernaren izena eta kokalekua apuntatu eta Donostian zauden hurrengo aldian bisitatxo bat egiteko aprobetxatu!! Txomin eta Gaizka prest egongo dira zuekin garagardoen inguruan euskaraz hitz egiteko!!

Mississippin etxean garagardoa egitea legeztatu dute!

Aurreko batean E.E.B.B-tako bi estatutan garagardoa etxean egitea debekatua dagoela komentatu genuen blogean. Ba Mississippin zorionez iada gauzak aldatuko dira!

Joan den Martxoak 18an Phil Bryant gobernadoreak garagardoa etxean egitearen inguruko legea berritu eta sinatu zuen, aurreko debeku hau ezeztatuz.

Uztailak 1etik aurrera izango da ofiziala lege hau. Berri on hau aprobetxatuz eta agian zuen etxean garagardoa egiteko gogoa piztu izana kontutan harturik, Lupulu webgunean lortu ditzakezuela garagardoa egiteko lehengai eta osagai guztiak gogorarazten dizuegu.

Egun ona izan!

BERRIAK: Afari-garagardo dastaketa Martxoak 21ean Irunen

Boulevard-garagardotegiak afari-garagardo dastaketa bat antolatu du Iruñako Naparbier garagardoekin. Afarian Nafarroako kalitatezko produktuak erabiliz eginiko plater desberdinak eskainiko dira.

Data: Martxoak 21, Osteguna

Kokalekua: Tabernan bertan

Prezioa: 30 euro

Dastatuko diren garagardoak:

– Undead (Imperial IPA)                          – Janis Porter (Porter)

– Sai Saison (Saison )                            –  The Beast 666 (Barleywine)

 naparbier

Izen emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

cafeteriaboulevard@gmail.com         Tfnoa: 943 536918

BERRIAK: Garagardo eta gazta dastaketa Irunen (Data: Martxoak 9)

Cafetería Boulevar-eko Mikel Lluciak eta El Rincón del queso-ko Ana Pradok garagardoaren eta gaztaren bat egitea gauzatu nahi dute.

Eguna: Larunbata, martxoak 9
Lekua: TXOKOGORRI / Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa (Irun, Gipuzkoa)
Tokia: 25 lagun
Izena emateko azken eguna: martxoak 2
Izena ematea: Kabigorriko barran fitxa bat egongo da izena eman nahi duenarentzat
Prezioa: 17 euro bazkideek / 20 euro bazkide ez direnek

Mikelek garagardoari buruzko informazio orokorra azalduko du, edango diren garagardoen inguruan sakonduz: hauen osagaiak, alkohol-edukia, zerbitzatzeko tenperatura, garagardo-motaren definizioa (lager edo ale) eta garagardo-estiloa (stout, abadia, red ale, bock, etab.).

Anak gazta bakoitzaren ezaugarriak azalduko ditu, berarekin gazta bat garagardo mota batekin parekatzearen nondik-norakoak baloratuko dituzte dastaketara hurbiltzen direnek, haren kualitatearen eta ahoan duen egituraren arabera.

gaztagaragardodastaketa

Honako garagardo eta gazta hauek dastatuko dira:

Maisels Weisse, Emmental gaztarekin
Lervig Lucky Jack, Comté gaztarekin
De Molen Hamer & Sikkel, Morbier gaztarekin
Westmalle Dubbel, Ossau Irati gaztarekin
Struise Pannepot 2011, Stilton gaztarekin