Boulevard garagardotegiak Logo lehiaketa antolatu du!

Irunen dagoen Boulevard garagardotegiak beraien tabernako logo berri bat egin nahi du kamiseta beltzetan jartzeko asmotan.

Logo berri hau lortzeko lehiaketa bat antolatu dute eta irabazleak tabernan izan ohi dituzten garagardo sorta interesgarri bat eskuratuko du.

Logoak bi kolore izango ditu gehienez.

Parte hartzaileen artean tabernaren ustetan onenak diren logoak aukeratuko dituzte, eta ondoren Facebook bidez eginiko bozka baten bitartez erabakiko da zein den irabazlea.

Parte hartu  nahi al duzu? Zure logoa helbide honetara bidali orduan: cerveceriaboulevard@gmail.com

Zorte on parte hartzen duzuen guztioi!

Irungo Boulevard garagardotegian Brewdog garagardoen dastaketa Maiatzak 8an

Boulevard garagardotegiko lagunek Brewdog enpresaren garagardoen aurkezpen eta dastaketa bat antolatu dute.

Lekua: Anzaran plaza 11, Irun ( Boulevard garagardotegian )

Data eta ordua: Maiatzak 8 arratsaldeko 20.30

Prezioa: 15 euro

Izen ematea eta informazio gehiago: cerveceríaboulevard@gmail.com edo 943 536918 telefonoan.

Dastatuko diren garagardoak honakoak izango dira:

                                  – Hobo Pop                    – Interstellar

-Old World IPA             -Old World Russian Imperial Stout

 

The Kernel, By The Horns, Trumans eta Sambrooks enpresak Localbier-en elkarrizketatuak

Localbier artisau garagardo bilatzaileak bideo bidezko elkarrizketa batzuk prestatu ditu eta hauen “promo” bideoa argitaratu dute.

Lau dira elkarrizketatu dituzten artisau garagardo ekoizleak: The Kernel, By The Horns, Trumans Brewery eta Sambrooks. Lauak Londreskoak dira.

Elkarrizketa luzeak hemendik 3-4 astetara argitaratzen hasiko dira eta jendearen parte hartzea eskatu dute argitaratuko dituzten elkarrizketa luzeen ordena zein izango den erabakitzeko.

Hementxe duzue bideoa:

Hauetako zein elkarrizketa gustatuko litzaizueke zuei lehenengo ikustea? Zergaitik?

BERRIAK: BrewDog-en 16000 garagardo botila lapurtu dituzte “Ales By Mail” garagardo dendaren biltegitik

Pasa den astelehen goizeko 02.00ak aldera BrewDog garagardo markako 16000 botila (50000 libratan baloratua) lapurtu zituzten Bellericay (Londres Ipar-ekialdean kokatua dagoen herrixka) herrian “Ales By Mail” garagardo dendak duen biltegitik.

Ales By Mail” enpresa internet bidez eginiko eskaeren bidez garagardoa bezeroei etxeraino bidaltzeaz arduratzen da. Enpresaren sortzaile den Kruzycki-k BBC-ri esan dionagatik, 3-4 bat urte gogor lan egin behar izan ditu proiektua hutsetik martxan jartzeko.

brewdogalesbymail

Kruzycki-k segurtasun kameretan 10 pertsona garagardoak kamioi handi batetan sartzen ikusi daitezkeela dio. Nahiz eta beste marka batzuetako garagardoak ere ondoan egon, Brewdog enpresaren Prototype 2013 barietateak bakarrik lapurtu zituzten: Moshi Moshi 15, Interstellar, Hobo Pop eta Brixton Porter.


Argazkia eta informazioa: www.bbc.co.uk