BERRIAK: "Pub" bat istera behartu dute, jabeek edalontziak "gehiegi betetzeagatik"

Erresuma Batuan gertatu da, Gibson senar-emazteak 12 urtez egon dira “Junction Inn” (Royton, Manchester), Samuel Smith garagardo fabrikaren tabernetako batetan lanean. Beraien etxea taberna gaineko pisuan dute eta taberna eta etxea ere galtzeko beldurra dute.

Samuel Smith garagardo enpresa 300 Pub ingururen jabe da.

Sunday Mirror egunkariak dioenez, Samuel Smith garagardo enpresaren jabeetako bat, Humphrey Smith, tabernatik pasa zen Abenduak 31n, arratsaldeko 20.30ak inguruan, eta tabernako bezero guztien aurrean taberna itxi behar zuela jakinarazi zion, bezero guztiei irtetzeko eskatuz. Bezeroak zur eta lur geratu ziren.

Arrazoia, garagardo edalontziak gehiegi betetzen zituela omen zen, eta garagardo enpresari 10773 librako galera sorrarazi omen ziola horregatik.

Samuel Smith enpresak ez du inolako adierazpenik egin egunkari honetan gai honen inguruan.

Zuritoak gehiegi betetzen dituztela iruditzen al zaizue? 😉

 

Informazio iturria: Sunday Mirror
Argazkia: Michael Ely

BERRIAK: OKTOBERFEST IRUÑAN – Manneken Beer-en

Ongi irakurri duzue izenburua, Manneken Beer-eko Iker eta Eneko gazteek beraien Oktoberfest berezia antolatu dute. Irailak 30-ean eman zioten hasiera festa honi eta Urriaren 31rarte iraungo du.

Nahiz eta Manneken Beer-ek ez duen normalean garagardo alemaniarrekin lan egiten, gehienbat belgikako garagardoak eskaintzen baitituzte, Oktoberfest honetan Alemaniako garagardo oso interesgarriak daztatzeko aukera izango da.

 

Weihenstephaner garagardotegiaren Oktoberfesteko garagardoaren etiketa.

    Botilan

Sion Kölsch
Schneider
Hackr Pschorr
etab.

Kañeroan
Paulaner weissbier
Paulaner Salvator
Weihenstephaner Festbier
Spaten Festbier

 Eta Oktoberfest batean garagardoa izan arren pertsonaia nagusia, janariak ere oso garrantzi handia du. Horregatik, bertako 8 saltxitxa desberdinekin egindako plater desberdinak prestatu dituzte.

    Saltxitxak
Bockwurst, Bratwurst, Pikantwurst, Mettwurst, Cervela, super Frankfurt, etab.

Eta honetaz gain, opari ugari lortzeko aukera izango da.

Manneken Beer
Iñigo Arista Kaleko 9-an dago (Iturrama auzoan, IRUÑA)
Telefonoa: 948258104