Homebrewer lehiaketa bat antolatu da irailean Irunen ospatuko den Txingudi Beer Week garagardo jaialdiaren barnean (Estebenea, Boulevard garagardotegia, Zapiain distribución eta Localbier dira antolatzaileak). Bi kategoria desberdinetan parte hartzeko aukera izango du etxean garagardoa egiten duen edonork: Freestyle (estilo librea) eta Amerikar Pale Ale kategoriak.
Freestyle kategorian edozein garagardo motarekin parte hartzeko aukera dago (eta baita garagardo estilo batean sartu ezin daitekeen garagardo batekin ere) baina epaimahaiak hurrengo ezaugarriak kontuan hartuko dituela jakitea garrantzitsua da: Usaina, zaporea, berrikuntza, edangarritasuna eta garagardoa orokorrean nola ikusten duten.
Amerikar Pale Ale kategorian estilo horretara gerturatzen den garagardo interesgarriena zein den aukeratuko du epaimahaiak.
- Botilak aurkezteko epea: Abuztuak 20 eta Irailak 11 bitartean.
- Botilak aurkezteko tokia: Cervecería Boulevard, Anzaran enparantza 11,
20301 (Irun, Gipuzkoa) - Data: 2015ko Irailak 19an erabakiko dira txapelketako garagardo irabazleak.
- Izen ematea: 5 euro.
Txapelketaren inguruko informazio gehiago irakurri eta txapelketaren oinarriak zeintzuk diren jakiteko Txingudi Beer Week web guneko orria duzue.