TABERNAK: L’Europe (Madril)

Madrilen dagoen beste taberna bat aurkeztuko dizuet, L’Europe, “Bilbao” metro geltokitik gertu dagoen taberna bat da, Madril pixka bat ezagutzen duzuenok agian ezagutuko duzue zonalde hau. Pare bat aldiz egon naiz bertan (ez gehiagotan ez baita nik askotan bisitatzen dudan auzo bat), eta garagardozale askori gustatuko zaion toki bat da, garagardo aukera zabala eta anitza baitu!

Kokalekua: Cardenal Cisneros Kalea 19 (Madril)

Ordutegia: 18:00- Itxi arte

Garagardoaren munduaren inguruko dekorazioa duen taberna luzexka bat da, marka desberdinen iragarkiak ikusi daitezkeelarik.

 

Aurki ditzakegun garagardoak honakoak dira:

Kañeroan:

– Stella Artois (Horia)         – Tetley’s
– Leffe (Horia)                     – Hoegarden (Belgikako garizkoa)
– Leffe (“Tostatua”)              – Franziskaner (Garizkoa)
– Leffe (Beltza)                     – La Trappe

Botilan: 

Ia 100 garagardo desberdin inguru dituzte: Alemania, Belgika, Ingalaterra, E.E.B.B, Txekiar Errepublika, Dinamarka… herrialdeetako garagardo marka eta mota desberdinak.

Janaria: 
Menu desberdinak daude aukeran, Alemaniar janari tipikoa (ukondoa, saltxitxak etab.), entsalada desberdinak, hanburgesak, kroketak, etab.

Delirium Café (Bruselas, Belgika)

Delirium Café, garagardozale guztiek ametstutako tokia, leku berean hain garagardo aukera desberdina eskaintzen duen beste tabernarik ez dago. Garagardoa gustoko baduzu eta erabakiak hartzea zaila suertatzen bazaizu, hobe bertara ez inguratzea.Tabernako sarrera Bruselas-en erdi erdian kokatua dago, “Grand Palace” izeneko plazatik 100 metrotara.Helbidea:Impasse de la Fidélité 4AGaragardo marka desberdinen iragarkiz betea dago eta egurrezko kupelak ere ikusi daitezke. Orain dela bi urte egon nintzen han eta harrigarria dela esan behar da.3 pisu ditu, eta pisu bakoitzean grifoko garagardo desberdinak dastatzeko aukera dago. Botila eta grifoko 2000 garagardo aukeran guztira!

2004. urtean (Urte honetako Urtarrilak 9an zenbatu zituzten garagardoak) Munduko Guinnes Errekorra irabazi zuen, garagardo desberdin gehien dituen leku bezala.

  

Whisky, Vodka, Tekila, Ginebra etab. bezalako edariak ere edateko aukera dago. Ginebraren kasuan adibidez, fruitu eta txokolate zaporekoak dituzte.

TABERNAK: The Wall (Malasaña, Madril)

Duela pare bat aste, Garesko nire lagun Leonor Madril aldera etorri zen eta bere lagun batzurekin batera Malasañako The Wall tabernara joan giñen. Lehendabiziko aldia zen hara nindoala eta oso toki atsegin eta interesgarria iruditu zitzaidan.

Tabernetan normalean aurkitzeko zaila diren atzerriko garagardo eskaintza erakargarria dute, nahiz eta toki honek ez duen horrelako itxurarik.

Kokalekua: Malasaña, Madril (Corredera Baja de San Pablo, 47)

Ordutegia: Udan (Irailararte): Asteartetik- larunbatera: 18.30 – Itxi arte.

Irailetik aurrera: Asteartetik-Igandera: 15.30- 2.30

2011-ko Martxoan iriki zuten taberna hau, Miguel (Mike) Peman, Carlos Carrillo eta Rodrigo Taramonak (DJ, aktore eta Harper’s Bazaar-eko blogeroa). 80 eta 70. hamarkadako musika eta pelikulekin hezi ziren eta gustuko zuten guztia taberna honetan biltzea erabaki zuten. Horrela, bertan ez da edaria bakarrik saltzen, liburuak, erropa, bigarren eskuko biniloak, komikiak… erosteko aukera ere badago. “Retro” estiloko bi alturetako txoko oso atsegin bat izanik.

 

The Wall taberna
Toki honetako gauza erakargarrietako bat “fotomatoia” da (8 argazki 2 eurotan), 80. hamarkadako Arcade makinaren ondoan (0,4 euro partida) dagoena. Musikari buruz dagokionez, Rock, punk, heavy metal eta musika alternatiboa deritzona jartzen dute.

 
Eskaintzen diren garagardoak:

Botilan: 

– Chimay        -Warsteiner        -Trippel karmeliet      -Delirium Tremens
– Samuel Smith (Tadyy Porter/Imperial Stout/Nut Brown Ale)

– Aventinus     -Trappistes Rochefort                           -Andechs

– Judas            -Hoegaarden      -Budweiser                 -Coronita

– Desperados                             -Schneider Weisse (garizkoa)

Kañeroan:

– Mahou
– Te deum (Iluna edo “tostada”)
– Schneider Weisse

Janaria

Ez da jatetxe bat, baino bertan egindako patata tortila edo ogi txigortua (tomate eta olioarekin) jateko aukera dago.

The Wall
Corredera Baja de San Pablo, 47, 28004 Madril