AKORDE ZAPOREA: Ez dira zutaz fidatzen – Leihotikan

Iruñako Leihotikan taldea dugu berriz ere atal honetan, oraingoan ordea beste abesti batekin noski, baina honetan ere garagardoa aipatzen dute.

Taldea: Leihotikan

Diska: Munduaren leihoa         Abestia: Ez dira zutaz fidatzen

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=dMIhi5DjS3I[/youtube] 

Hortxe zaude zure tristura husten

garagardo baso betez

esan behar zenuen baina estraktoreak

zure autoestima irentsi du

Abesti honetan garagardoak hartzen duen papera ez da berez hain erakargarria baina beno, abestiak egoera konkretu horretaz hitz egiten du, eta halaxe jartzen dugu hemen.

 

AKORDE ZAPOREA: Skinheadgirl – Doubling Boys

Doubling Boys  taldearen “Skinheadgirl” abestia dakarkigu oraingoan. Punk-Oi! musika egiten dute, eta mota honetako talde askok bezala, “garagardoa” beraien abesti batetan baino gehiagotan izendatzen dute.

Taldea: Doubling Boys

Abestia: Skinheadgirl

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=vFdVfhL2T4U[/youtube]

Harro dago,harro dago, kaleko neska da.

Harro dago,harro dago, langilego klaseas

Harro dago,harro dago, gure batasunaz

Harro dago,harro dago, kaskamotz izateaz

Garagardo pare bat….pare bat

elkarrekin abestuz….abestuz

dantzarako eskeiniz….eskeiniz

ezingo det ahaztu

AKORDE ZAPOREA: Irix nait – Sorotan bele

Gaur “akorde zaporea” atalera dakarkiguna abesti mitiko bat da, Sorotan bele taldearen Irix nait. Talde honek aurkezpenik behar ez duela uste dut, sobran ezagutuko dituzuelakoan nago eta…

Taldea: Sorotan bele

Abestia: Irix nait

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=RzFM3t0AQs8[/youtube]

Garagardo beltzei (Stout estilokoak zehatzago…) buruzko aipamena egiten da abestian:

Bidai luze bat haraino egin genuen,
zertxobait berri ikasteko asmoarekin.
Kaleetan zehar asko ibili ondoren,
taberna batean sartu ginen zazpiak.

Hogei garagardo beltz edan genituen,
ta kriston mozkorra hartu genuena.
“Buruzagiek” momentu hartan jotzen zuten,
hirustaren giroa airean zegoen.

Oh! Irix nait! Azkenik ezagutu zaitut
Oh! Irix nait! Zein polita zaren.

AKORDE ZAPOREA: Zure soineko urdina- Leihotikan

Atal honetan dakarkigun hurrengo taldea Leihotikan da, Iruñako Punk-Rock talde bat, eta abestiaren izena “Zure soineko urdina”. Talde honi garagardoa gustatzen zaiola oso garbi dago, beste batean entzungo dugun abesti batean ere aipatzen baitute.

Abestia: Zure soineko urdina

Diska: Ilunago, ederrago

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=-O32RlVs2rc[/youtube]

Bigarren parrafoan egiten dute garagardoari buruzko erreferentzia:

Hegan
neure buruan,
zeneraman
soineko urdina.

Garagardo botilekin
koadrilakoekin lehian,
alkohol gradu portzentaia,
ea nork aurkituko duen lehena.

Joan den Maiatzean diska berria atera berri dute! Beno, ondo izan!