Garagardo baten zaporean eragina duen hirugarren zentzua ahoko sentsazioa da. Ezaugarri sentsorial batzuk ez dira ez gustu ez usain, gure minaren errezeptoreen bitartez sentitzen ditugun ezaugarriak baizik.Alkalinitatea, astringentzia eta karbonatazioa bezalako ezaugarriak modu honetan senti ditzakegu, nerbio trigemikoaren bidez hain zuzen ere. Mingainaren azpikaldean bereizten da gehienbat sentsazio hau.
Zentzu honek modu praktikoan duen eragina nolabait ikusi ahal izateko frogatxo bat egin dezakezue. Edari karbonatatu bat hartu eta edalontzi batean jarri. Mingainaren punta bertan sartu eta denboratxo bat egon horrela. Hasieran mina nabarituko duzue, duen CO2arengatik, baina denbora pasa ahala “lokartu” egiten da mingaina eta minarekiko nolabaiteko erresistentzia bat sortzen da.
Ahoko sentsazioa 3 ezaugarri desberdin aztertuz deskribatu daiteke: Karbonatazioa, gorputza, hondar-sentsazioa.