Duela urte batzuk Australiako “Carlton Draught” garagardo enpresak egindako iragarki batekin natorkizue. Bideoan ikusi daitekeen bezala, jende dexente behar izan zuten iragarkia egin ahal izateko.
Bideo hau telebistan jarri aurretik, bideo “viral” bezala hedatzeko estrategia bat erabili zuten, hau da, bideoa interneten jarri eta jendeak bideo interesgarri bezala lagun eta ezagunekin sare sozialetan elkarbanatzea itxaron zuten.