GARAGARDOAK: DELIRIUM TREMENS

Gaur, zuetako askok ezagutuko duzuen Delirium Tremens garagardoari buruz pixkatxo bat gehiago ikasiko dugu. Garagardo hau Belgikako “Huyghe” garagardo fabrikan ekoizten da lehen aldiz 1989. urtean, hasiera batean gabonetako garagardo bat izateko ekoiztua. Aita Attout izan zen sortzailea. Izan zuen harrakastaren ondorioz, urtean zehar ere ekoiztea erabaki zuten.
Garagardo honetan botila eta etiketa oso deigarriak dira. Botila gris kolorekoa da, opakua, eta etiketak aipamen berezi bat merezi du: Urdin kolorekoa da eta bertan irudi desberdinak ageri dira, garagardoa edatean edalean sortzen duen sentsazioekin erlazionatuta: Arrosa koloreko elefante bat, krokodilo bat, herensuge bat, eta… Hitchcock-en “Txoriak” pelikulari erreferentzia egiten dioten txoriak ageri dira etiketaren goiko eta beheko aldean.
Etiketa

Jatorria: Huyghe (Melle, Belgika)

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 19 ºP  

Malta: Garagar malta erabiltzen da. Honetaz gain, azukre txuria ere erabiltzen da azukre iturri bezala.

Lupulua: 22 IBU inguruko garratztasuna.

Kolorea: Urre kolorea.

Alkohol edukia:% 8,5 bolumenean.

Garagardo hau ekoizteko hiru legami mota desberdin erabiltzen dira. Gorpuz ertaineko garagardo bat da, apar argi kremotsua duena. Malta usainak eta alkohola nabaritzen direlarik pikante pixka batekin batera. Fruitu ikutuko bukaera du, zapore gozo luze bat uzten duelarik ahoan.