Imperial Stout edo Russian Imperial Stout bezela baita ezagutzen den garagardo motak Londresen XVIII. mende bukaeran Anchor Brewery enpresak ekoizten zuen Porter potente batetan du jatorria (garai hartan oraindik ez zen Stout terminoa erabiltzen). XIX. mendean Baltikora garagardo mota hau bidaltzeko diseinatua izan zela pentsatzen da eta garai hartan Errusian Katalina enperatriz eta bere gorteak oso gogoko zuten garagardo hau.
Garagardo honek denetik eta asko du: malta usain fuertea, lupulu usainak ere asko nabarmentzen dira, zitriko, lore eta belar usainak nabarmenduz, garratztasun edo mikatztasuna ere altua du, eta alkohola % 7-12 bitartekoa.
Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.
Jatorrizko dentsitatea: 19 – 24 ºP
Malta: Garagar malta desberdinak erabiltzen dira, pale malta, crystal, malta bereziak, txigortutako garagarra (malteatu gabea) etab…
Kolorea: 80 EBC baina gehiago.
Alkohol edukia: % 7 – 12 bolumenean.
Lupulua: 50-80 IBU inguruko garraztasuna. Garratztasuna emateko lupuluez gain, “Dry Hopping”-a ere egiten da, lupulua heltze ontzian gehituz eta lupuluaren usain bereizgarriak emanez. Ingeles zein amerikar jatorriko lupuluak erabili daitezke.
Esan bezala, ezaugarri asko eta denak intentsitate handikoak. Garagardo sendoa da, gorputz handikoa, eta usain nahasketa konplexua: malta txigortua, lupuluaren zitriko, belar eta fruta usainak, hartziduran sorturiko ester-ei zor zaien fruitu usaina… bukaera lehorra edo gozoa izan daiteke. Estilo honen barruan garagardo interesgarri eta desberdinen mundu bat dago.